laguntza gara. txorierri gara.

|laguntzak |
- Global Training Bekak
- Lehen Aukera
- Langabeko enplegagarritasuna
- Gazteen enplegagarritasuna
- Ekintzailetzako laguntzak
Global Training Bekak
Izena emateko epea: martxoaren 13ra arte
Bekaren iraupena: 10 hilabetetan
Bekaren zenbatekoa: 1.358 €/hilekoa
Gazte langabeko kontrataziorako laguntzak
Gehienez ere 4.500 euro, 6 hilabeteko kontratazioetarako
Gehienez ere 4.950 euro, 12 hilabeteko kontratazioetarako.
Gehienez ere 7.600 euro, kontratu mugagabeetarako.
2016ko deialdiko eskaerak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 21ean itxita
Euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratazioa
Gehienez ere 45.000 euro, kontratazio bakoitzean.
Deialdi itxia
Laneratzeko zailtasun bererziak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna sustatzeko programa
Gehienez ere 14.000 euro, kontratazio bakoitzean.
Deialdi itxia
Kanpokoan kokatutako euskal enpresetako lantokietako gazte langabeko praktiketako kontratazioa
Gehienez ere 23.600 euro, kontratazio bakoitzean.
Deialdi itxia
30 urte arteko gazteen enplegagarritasuna sustatzea;
Gehienez ere 7.000 euro, kontratazio bakoitzean.
Deialdi itxia
Autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak 2018
Gehienez ere 15.000 euro, enpresa bakoitzean.
Informazio gehiago: 94 4 53 63 70
| Laguntzen eta diru-laguntzen buletina |
Zure enpresak jaso ditzakeen laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio eguneratua bilatzen baduzu, deskargatu ezazu gure hileko buletina. Bertan aurkitu ahal izango duzu laguntza bakoitzaren laburpena, eskaera aurkezteko epea amaitzen den data eta informazio gehiago jasotzeko harremanetarako datuak.
Azken buletina
| laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko zerbitzu integrala, Egaz-ek eskainitakoa |
Badakizu zure jarduera indartzeko laguntzak daudela, baina ez duzu egokienak hautatzeko baliabide eta denborarik, ezta administrazioarekin egin beharreko izapideak egiteko ere. Bada, Egaz-ek erraztasunak ematen dizkizu: zure beharrizanetara egokitzen diren laguntzak eta diru-laguntzak bilatzeaz eta hautatzeaz arduratzen gara, horrek zuretzako kosturik eragin gabe. Gure kudeaketek aurrera egiten dutenean besterik ez dizugu komisio txiki bat kobratuko, betiere emaitzen arabera. Zure negozioan buru-belarri aritzeko aukera izan dezazun, beste aukera batzuk baztertu gabe.
Aholkularitza neurrira
Kudeaketa guztiak zeure enpresak bere helburuak lortzea erraztera bideratuta daudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Zu hazten zarenean, gure mankomunitatea ere hazi egiten da..
Zerbitzu profesionala
Egaz-en zeure enpresaren eskura jartzen ditugu laguntzak eta diru-laguntzak bilatzeko eta izapidetzeko langile espezializatuak. Zu negozioa garatzeaz arduratzen zaren artean, gu arduratzen gara dagozkizun aukera guztiak izan ditzazun.
Alerta-zerbitzua
Gure lan-errutinaren zati bat aldizkari ofizialak arakatzean datza, gure erkidegorako enpresetarako interesgarri izan daitezkeen diru-laguntzak eta laguntzak aurkitzeko. Pertsonalki eta puntualki ematen dizugu eskura ditzakezunen berri.
Izapidetzea eta kudeatzea
Zure enpresarako interesgarri izan daitezkeen laguntza eta erraztasun guztiak izapidetzen eta kudeatzen ditugu, edozein kudeaketa-esparrutan (ekoizpenerako, ingurumenerako, garraiorako, nazioartekotzeko, langileak kontratatzeko, ikerketarako eta garapenerako, berrikuntzarako eta abarrerako laguntzak).
Arriskupeko jarduna
Egaz-en arriskatuz dihardugu: gure kudeaketek ez dakarkiote inolako kosturik zure enpresari, inolako diru-laguntzarik lortzen ez badugu. Dena den, lortutako laguntzen ehuneko txiki bat besterik ez dugu kobratzen.
Zure enpresarako abantailak.
- Baliabideak optimizatzea
- Emaitzen kontua hobetzea
- Prospekziotik eratorritako kostuak aurreztea
- Kudeaketatik eratorritako kostuak aurreztea
- Emaitzaren araberako kostua