enpresa gara. txorierri gara.

| jon ander | 25 urte | enpresaria |

“Berme-puntu bat izan gabe, ia ezinezkoa da mundutik mugitzea.”

“Lehen, merkataritza-kontaktua erlatiboki erraza zen. Azokak, ekitaldiak, gure hartzaileekin bat egiteko topaguneak ezagutzen genuen, eta ingurugiroa ere oso ondo ezagutzen genuen: gure ohiturak, gure kontaktu-sarea, baita gure merkatuan lehian zeuden enpresa nagusiak ere. Baina, hori guztia aurreko hamarkadaren amaieran aldatu zen. Gure bezeroek zailtasunak izan zituzten, eta horiekin batera, eskaerak bertan behera gelditu ziren. Lehentasuna izan zen alternatibak bilatzea.”

Jon Anderrek ez daki etsitzen. Ezin du. 15 familia, bere langileenak, bere menpe daude. Bere asmatze eta hutsegiteen menpe. Hilabeteak eman zituen nazioartekotzeari bueltaka, baina senak ziotson ez zela zeregin erraza izango. Nondik hasi ere ez zekien.

Eta hala ere, hasi behar zen lekutik hasi zen: Egaz-ekin hitzordua adostu zuen eta bertan, nazioartekotze-proiektuetan espezializatutako pertsona batek aholkularitza pertsonalizatua eman zion, bere enpresaren potentziala aztertzeko. Ondoren, kanpoan merkataritza-aukerak atzematen lagundu genion eta merkatu berberetan sartzeko bidean zeuden beste enpresa batzuekin harremanetan jarri genuen, sinergiak baliatu eta kostuak partekatu ahal izateko.

Administrazio-oztopoak gainditzeko aholkularitza-zerbitzuak ere eskaini genizkion, marketinean eta nazioartekotzean espezializatutako enpresekin harremanetan jarri genuen eta laguntza eta diru-laguntzen programetarako sarbidea eman genion. Orain dela aste batzuk, merkataritza-agenda berri bat itxi genuen Mexikon.

“Ezagutzen ditugu gure produktuak, gauzak egiteko dugun modua, gure indarguneak… Susmatzen genuen aukera handiak zeudela, baina ez genekien nondik hasi. Zein merkatutan saiatu ere ez genekien. Egaz-en ekarpena funtsezkoa izan da enpresa gisa bizirauteko. Berme-puntu bat izan gabe, ia ezinezkoa da mundutik mugitzea.”

Nazioartekotzea.

Zure beharrizana duten bezeroak... munduko edozein lekutan.

Buruan baduzu zure enpresa nazioartekotzea, Egaz-en aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu bat eskaintzen dizugu. Horri esker, kanpoko merkatuetan dituzun aukerak aztertu ahal izango dituzu.

Tokian, estatuan eta Europan nazioartekotzea bultzatzeko sortzen diren programen berri emango dizugu.

 

Nazioartekotzearen abantailak

  • Fakturazioa areagotzea
  • Barne-merkatuekiko independentzia
  • Arriskuak dibertsifikatzea
  • Globalizazioaren aurreko defentsa
  • Hornitzaileekin negoziatzeko ahalmena handitzea
  • Negozio-aukera berriak
  • Irudi prestigiotsua sektorean

Zure enpresa nazioartekotu nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan

Izena (nahitaezkoa)

Abizenak (nahitaezkoa)

E-posta (nahitaezkoa)

Telefono-zenbakia

Enpresa

Gaia

Zure mezua

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');