enplegua gara. txorierri gara.

 

| aiala | 25 urte | telekomunikazio-ingeniaria |

 

“Oinez hasteko, lehenengo pausua eman behar da. Eta askoz ere errazagoa da, bidaia horretan bidelagun bat baduzu.”

 

“Urteak igarotzen dituzu pentsatuz ‘helmuga nagusia’ karrera amaitzea dela, eta amaitzen duzunean ikusten duzu aurrean beste mendi bat besterik ez dagoela eta are garaiagoa dela. Bakarrik egin behar diozu aurre lan-merkatuan, eta hor prestakuntza ona duen hainbatekin lehiatu behar duzu, zeuk baino askoz ere esperientzia luzeagoa duen jendearekin, bere aukera bilatzen ari den jendearekin.”

Lanaren bilaketa aldatu egin da azken urteotan. Nabarmen, gainera. Gazteenek, antzeko profila dutenekin ez ezik, merkatuan dauden profesional on eta esperientziadunekin ere lehiatu behar dute, denak ari direlako enplegua aktiboki bilatzen. Baina, Aiala ez da borrokan hasi aurretik amore ematen duenetakoa. Berehala konturatu ginen horretaz. Egaz-en geure babes osoa eman genion, helmuga berri bat gaindi zezan: bere lehenengo enplegua lortzea.

Zenbait beka-programatarako sarbidea eman genion, espezializazioan aurrera egin zezan, eta bere curriculuma optimizatzeko orientazioa ere eman genion. Bere bideo-CVa ere grabatu genuen, eta horri esker lortu zuen teknologia-parkeko enpresa aurreratuenetako batean praktiketan sartzea. Orain, sei hilabete igarota, Aialak bere gaitasuna eta gogoa erakutsi ahal izan ditu. Esperientzia hartzen hasteaz gain, enpresako plantillako kide ere bihurtu zen, bekadun sartu ondoren.  

“Enplegurako bidea ez da lerro zuzena: goragunez, beheragunez eta oso kurba itxiz beterik dago. Enplegua lortu nahi baduzu, hori onartu eta zeure ahalegin osoa egin behar duzu ibilbidea egiteko, gaitza iruditu arren. Baina oinez hasteko, lehenengo pausua eman behar da. Eta askoz ere errazagoa da, bidaia horretan bidelagun bat baduzu.”

 


Erregistra zaitez gure lan-poltsan

 

Enplegu bila ari bazara edo orain duzuna hobetu nahi baduzu, eman ezazu izena gure lan-poltsan. Horretarako, hauek baino ez dituzu egin behar:

  • Bete formularioa zure datu pertsonalekin. Nahi baduzu, gerora ere egunera ditzakezu.
  • Izena eman gure lan-eskaintzetan, zure erabiltzaile-izena eta gakoa erabilita.

   

Erregistra zaitez gure lan-poltsan.