ekonomiaren sustapena gara. txorierri gara.

logoTV

Txorierri Valley Txorierriko lehiakortasuna eta lankidetza sustatzeko eta abiarazteko egitasmo publiko-pribatua da. Konfiantza dugu gure eskualdean eta bertako enpresa-ahalmenean. Ezagutza, beharrak, ahaleginak, proiektuak eta ilusioa partekatzen ditugu, banaka nahiz eskualde-mailan gure lehiakortasuna garatu ahal izateko.

Txorierri haranean dago Bilbo Handiko jarduera ekonomikoaren azaleraren % 23; hain zuzen ere, Euskadiko eta Kantauri-itsasertzeko aglomerazio nagusia da.

Bertako enpresa-sareak 2.397 enpresa barne hartzen ditu, 16 industrialde eta hiriko 6 merkataritza-gunetan banatuta. Enpresa horiek hainbat sektoretakoak dira: energia, argindarra, garraioa, biozientziak, IKTak, automobilgintza eta aeronautika. Ikerketa-zentroak, trakzio-enpresak, enpresa azpikontratistak eta erantsitako zerbitzuen enpresak dira, garatzen ari dira eta esportazio-ahalmen handia dute. Enpresa guztiak 6 udalerri hauetan banatuta daude: Derio, Sondika, Larrabetzu, Lezama, Loiu eta Zamudio.


Txorierri Valleyko proiektu guztiak zure eskura

Ezagutu gaitzazu

Helburuak

  • Eskualdeko enpresa-hazkuntza sendotzea. Enpresa bakoitzaren beharrei erantzunez eta enpresa-arloak zein -industrialdeak hobetuz.
  • Berrikuntza produktiboa eta merkatu berrietarako sarbidea sustatzea. Enpresa-lehiakortasuna areagotzeko jarrera proaktiboa eta sustapena.
  • Txorierriko enpresen arteko harremanak sendotzea. Enpresen arteko kohesio handiagoa sortuz.
  • Negoziorako aukerak detektatzea, “irabazi-irabazi” kontzeptuan eta enpresen arteko lankidetzan oinarrituta.
  • Eskualdeko enpresa txikien protagonismoa handitzea. Horien ahotsaren ordezkari gara hainbat eragile eta fororen aurrean.

Eskualdeko enpresa guztien lehiakortasuna hobetzea

Salbuespenik gabe; enpresa guztietarako, esparru guztietan.

objetivos-1