Egaz Txorierri-ri buruz
| egaz gara. txorierri gara. |
“Txorierriko Mankomunitatearen sustapen ekonomikoko zerbitzua.”
EGAZ Txorierri (Behargintza Txorierri, SL) Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua da.
2001eko azaroan, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalerriek (Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu) elkarrekin sortu zuten Behargintza Txorierri, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua eta Prestakuntza Sailak, BBK-Gaztelanbideanek eta EUDELek Behargintza zentroak sortzeko 2000. urtean sinatutako hitzarmenari esker. Helburua argia zen: eskualdean enplegua sustatzea.
10 urte hauetan, bailaran aldaketa garrantzitsuak gertatu dira, eskualdean beharrizan berriak sortu dira eta beharrezkoa da horiei erantzuna ematea erakunde publikoetatik. Eginiko barne-hausnarketaren ondorioz, 2012an Behargintza Txorierri berritu egin zen eta izendapen berria hartu zuen: EGAZ Txorierri. Horrela, Mankomunitatearen Sustapen Ekonomikoko Zerbitzu bihurtu zen.
Eginkizuna
Zer egin nahi dugu gure Mankomunitatearen alde
Eskualdeko Plan Estrategikoaren esparruan, gure Mankomunitatea osatzen duten sei udalerrien garapen sozioekonomiko iraunkor eta solidariorako lagungarri diren proiektuak bultzatzen ditugu, tartean dauden gainerako agente publiko eta pribatuekin koordinatuta eta elkarlanean.
Gure ahaleginak honako hauetara daude bideratuta:
Pertsonak
Enplegua hobetzea.
Bizi-kalitatea hobetzea.
Ahalmena hobetzea.
Ekimen pertsonalei babesa ematea.
Teknologia berriak sustatzea.
Enpresak
Beharrizanak identifikatzeko laguntza ematea.
Irtenbideak ezartzeko babesa ematea.
Lankidetza-sareak bultzatzea.
Ingurumen-sinergiak baliatzea.
Elkarren (komunitatearen/enpresaren) onura bilatzea.
Baloreak
Gure helburuak lortzeko, honako hauei ez diegu uko egiten:
Talde-lana
Aukera-berdintasuna
Profesionaltasuna
Berrikuntza eta teknologia
Solidaritatea
Sormena
Txorierriren inguruko pasioa
Konpromisoa ingurumenarekin
Kide garen sareak
Elkarlanean aritzen gara eskualdeko elkarteekin eta erakunde publikoekin
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuaren baitan egin da, proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuren ere, EGIF-ek eman du.
Esta acción se desarrolla en el marco de PO FSE 2007-2013 VALORA, cofinanciado en un 50% por FSE.