Zure enpresak koronabirusaren aurka lan egiten lagun dezake

Zure enpresak koronabirusaren aurka lan egiten lagun dezake

Koronabirusaren pandemiak eragindako larrialdi-egoera dela eta, enpresa eta norbanako askoren ekimenak sortzen ari dira osasun-materiala eta norbere babeserako materiala egiten laguntzeko. Ekimen horietako bat maker komunitateak egindakoa da; LH zentroekin lankidetzan ari dira eta 3D inprimagailuak martxan jarri dituzte osasun-sistemaren beharrak asetzeko.

Jakin badakigu Eusko Jaurlaritza material biosanitarioen hornidura lortzeko ahalegin titanikoa egiten ari dela. Beharrak ugariak dira, eta, horregatik, Txorierriko enpresen elkartasuna eskatzen dugu, existitzen den urritasuna arintzen laguntzeko: maskarak, eskularruak, garbiketa eta desinfekzio produktu bereziak, ura, nitrilo eskularruaren erreserbak, osasun eta erizaintzako langileentzako jantziak, bakterioen aurkako ehuna, jantziak egiteko baliabide eta langileekin, materiala bidaltzeko laguntza logistikoa… Edozer da lagungarria.

Parte hartu TXORIERRIKO ENPRESEN SARE SOLIDARIOan

EGAZen zure elkartasun proposamenak erakunde erantzuleei bidaltzeko konpromisoa hartzen dugu, ahalik eta azkarren ahalik eta gehien heldu daitezen.

Lagun gaitzazu eta parte hartu! Jar zaitez gurekin harremanetan: aselorriaga@txorierri.eu (Ana Sonia Elorriaga).

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>