“Zure bezeroekin beste harreman bat izateko digitalizazioa” webinarrarentzako gonbidapena

“Zure bezeroekin beste harreman bat izateko digitalizazioa” webinarrarentzako gonbidapena

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian. Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.

3. Webinar / “Zure bezeroekin beste harreman bat izateko digitalizazioa”

Osteguna, urriak 15, 15:00etatik 17:00etara

Hizlaria:

Aitor Ezkerra Cano
Enpresa, saltoki eta enpresaburu indibidualentzako Diferentziazioko, Balio Proposameneko, Salmenta Zikloaren Hobekuntzako eta Negoziazioko prestatzailea eta aholkularia. Gainera, ekintzaileei laguntzea estrategia komertziala definitzen eta negozio eredua sendotzen lehenengo ekintza komertzialetan. Hori guztia, prozedurak hobetzeko eta helburu komertzialak erdiestera bideratutako balio proposamena digitalki berregokitzeko beharrezkoa den ikuspegi teknologikoarekin osatuta.

 

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari.

Webinarraren edukiak:

  • Bezeroekiko harremanaren kudeaketa + Digitalizazioa ≠ CRM
    Enpresen % 70ek ez du bezero-esperientziaren estrategiarik, eta zure erakundean CRM bat sartze hutsak ez digu lagunduko zure salmentak areagotzen. Teknologia baino lehen, izan argi non “aplikatu behar duzun ikuspegia”.
  • Erabiltzailearen esperientziaren mapa digitalizatu beharreko prozedurak identifikatzeko erreferentzia gisa
    Salmenta prozesuaren zure ikuspegia zure bezeroen erosketa erabakiarenarekin alderatuko dugu. Salmentaren Zikloa eta Erosketaren Zikloa alderatuko ditugu. Hala, Bezeroaren Esperientzia Mapan berrikusi ahal izango ditugu zure bezeroekin dituzun elkartrukeak (Customer Journey), eta horiek nola hobetu eta automatizatu ikusiko dugu, bai eta bezroak erakarri eta fideltzen lagunduko dizun informazioa nola jaso ere.
  • Zure enpresa digitalizatzeko estrategiaren urratsak
    Eraldaketa digitala betidanik existitu izan da. Lehenago beste izen bat zuen. Hala ere, kasu askotan, denbora, baliabide eta diru ugari inbertitu ostean, ez da beti arrakasta lortzen. Zure antolaketako edozein aldaketa sendotzen dela bermatzeko jarraibideak azalduko dizkizugu, izan zure jakinarazpen komertzialetan watsappa erabiltzeko, izan CRM 3.0 bat ezartzeko.

Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie.

Networking-a: webinar honek helburu bikoitza dauka: prestakuntza ematea eta enpresen arteko sareak sortzea. Zure kontaktuen sarea handitu nahi baduzu, adieraz iezaguzu zure izen-emate orrian, eta hurrengo networking-erako deituko zaitugu.

Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko urriaren 14a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena.

Izena ematen duten pertsonek gonbidapen-esteka jasoko dute beren posta elektronikoan

Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.

Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.38.16

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

  Idoia Belasko 
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Subvencionan:

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>