Zenbaterainoko garrantzia dauka CV-k lana lortzeko?

Zenbaterainoko garrantzia dauka CV-k lana lortzeko?

CVk iraganaz hitz egiten du, baina, kontratatzean, etorkizunean pentsatzen da. Hori aintzat hartuta, CVk alderdi profesionalaz gain, pertsonaren ezaugarri nagusien profila ere jaso behar du. Hau da:adierazi egin behar dugu zer egin dezakegun, zein eskain diezaiokegun erakunde bati, garen bezalakoak izateari esker. Gure gaitasun baliagarriez, pertsona gisa identifikatzen gaituen hartaz hitz egitea mesedegarria izan daiteke. Zein gaitasun du pertsona batek, nahiz eta ez izan lan-esperientzia handirik?

Maiz, guk uste baino gaitasun gehiago ditugu gure armairuaren barrenean. Adibidez, pertsona batek gradu-mailako prestakuntza jaso du, hizkuntzaren bat ikasi du eta informatika arloan trebatu da. Jasotako ezagutzez haratago, azpimarratu ahal da erronkei (azterketak) aurre egiteko gai dela, ikasteko gaitasuna (informatika) sustatu nahi duela eta mugaz gaindi begiratzen duela (hizkuntzak). Halaber, esan daiteke pertsona horrek malgutasuna, ekimena dituela eta ez diola beldurrik bide berriak jorratzeari.

CV gehienak izan ginenari buruzko laburpen bat dira, eta alde batera uzten dituzte pertsonaren balioak. Batzuk maiz erabiliko ditugu eta beste batzuk gutxiagotan, baina horien guztien konbinazioak lagundu egingo digu nahi dugun atea zabaltzen.

Gaitasunen araberako hautaketa

“Espediente akademikoak ez du ezertarako balio” baieztatzen du irmoki Googleren Giza Baliabideen arduradunak TheNew York Timesek egindako elkarrizketa batean; izan ere, bi edo hiru urte igaro ostean, zereginak gauzatzeko daukagun gaitasunak ez du zerikusirik unibertsitateko emaitzekin, beste alderdi batzuk eskatzen baitira. Hori dela eta, Googlek bira eman die langileak hautatzeko prozesuei, eta horren ondorioz, euren lantaldeetan elkarrekin aritzen dira prestakuntza akademiko altua duten ingeniariak eta unibertsitate mailako prestakuntzarik ez duten pertsonak.

creatividad

Merezi du gogoraraztea giza baliabideen sailetan maiz errepikatzen den esaldia:“jende gogotsua nahi dugu”. Deskripzioa nahiko zehaztugabea da, baina enpresentzat jarrerak duen garrantzia azpimarratzen du. Lan-eskaintza batzuetan lan horiek betetzeko pertsona egokiak nolakoa izan behar duen zehazten da; ez da gauza bera “autonomia” eskatzen duen lan bat, edo “sormen-mentalitatea” exijitzen duen beste bat, edo “ordena eta plangintza” eskatzen duen beste bat.

Lan-eskaintza batzuetan lan horiek betetzeko pertsona egokiak nolakoa izan behar duen zehazten da

Gaitasunen araberako hautaketetan, lanpostua eskaintzen duenak eta lanpostu hori bete nahi duenak kontziente izan behar dute hainbat ezaugarri pertsonal behar direla, ezaugarri profesionalekin eta akademikoekin batera. Kontratatutakoak ezaugarri horiek izan ezean, edo, ezaugarri horik izanda ere, behar beste garatuak ez baditu, zapuztu egin daiteke eta bere produktibitate-maila murriztu; eta enpresak profila hautatzean huts egiten badu, bere xedeei eta lantaldeen funtzionamenduari modu negatiboan eragitera arriskatzen da.

Zer nahi dute enpresek?

Lan-elkarrizketetan lorpen profesionalei buruzko galderen xedea da maiz ezaugarri profesionalen azpian geratzen diren ezaugarri pertsonal horiek aurkitzea. Hala, enpresak “ezkutuko altxorrak” edo abisu-zantzuak hauteman ditzake. Pertsona hori dinamikoa da? Ezbeharrei aurre egiteko gai da? Ondo egiten du lan taldean? Bere indargunea motibazioa da?

Laburbiltzeko, gaitasunak bost arlotan bana ditzake, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu:

  1. Egonkortasun emozionala: segurtasuna eta konfiantza, ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna.
  2. Energia: dinamismoa, lidergoa.
  3. Irmotasuna: plangintza eta antolaketa, lorpenerako orientazioa.
  4. Ideia berrietara irekia egotea: ikaskuntza, sormena.
  5. Adeitasuna: enpatia, talde-lana.

Baina, nola ezagutzen dugu geure burua? Nola jakin zein diren gure indarguneak eta ahulguneak? Denok bizi izan dugu noizbait:guk geure burua modu batera ikusten dugu, eta besteek, berriz, beste modu batera ikusten gaituzte. Geure burua hobeto ezagutzeko baliabideetako bat gaitasunen testa da.

Gaitasunen testa

Mekanika erraza da:pertsonak bere buruari buruzko zenbait galderari erantzungo die: bere izaerari buruz, egoera jakin batean hartuko lukeen erabakiari buruz edo egokiena iruditzen zaion irtenbideari buruz, besteak beste. Ez da “nortasun-testa”, ez dago emaitza positiborik edo negatiborik. Pertsona bakoitza mundu bat da, eta, maila batean edo bestean, gaitasun guztiak ditu, baina gaitasun horiek ez ditu berdin garatzen bere bizitzan zehar. Motxila baten antzekoak gara:eskua sartzean, lehenik goian dauden gauzak ateratzen dira, gainerako guztiei buruz definitzen gaituzten gauzak, baina horien azpian askoz gehiago dago.

trabajo-en-equipo31

Testaren emaitza “gaitasunen armiarma-sarea” izango da, grafiko bat, eta bertan ikusi ahal izango da zein arlo ditugun garatuen eta zeinetan behar dugun laguntza. Oro har, testa zerbitzu edo lan-orientazio baten parte da; beraz, informazioa pertsonala da. Hala ere, baliteke enpresaren batzuk antzeko probak egitea euren hautaketa-prozesuetan. Hala ere, ez dira oso zehatzak izaten. Oso ohikoa da, batik bat enpresa handietan, itxuraz zentzugabeak diren galderak edo talde-dinamika bitxiak egitea:besteak beste, arazoak ebazteko daukagun gaitasuna, beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko daukagun modua edo sormena ebaluatzen ari dira.

Testaren emaitza “gaitasunen armiarma-sarea” izango da, grafiko bat, eta bertan ikusi ahal izango da zein arlo ditugun garatuen eta zeinetan behar dugun laguntza

Informazio hori profesionalen laguntzarekin interpretatu behar da, emaitzen inguruko okerreko inpresioa izan baitezakegu. Muturreko baloreek pertsonaren benetako izaerarekin bat ez datozen erantzunak izan dituzten guneak azalarazi ditzakete, adibidez.

Testetik lortutako ondorioak eskuan izanda, pertsona prest egongo da bere gaitasunak CVn eta lan-elkarrizketa batean nabarmentzeko, eta hori oso garrantzitsua izan daiteke lan bat eskuratzeko ala ez eskuratzeko. Halaber, adieraz dezake zein diren sendotu beharreko gaitasunak, eta horiek lan-orientaziorako edo coaching zerbitzuen bidez landu daitezke.

Izan ere, eta garrantzitsua da gogoraraztea, gaitasunak landu egin daitezke:arlo bat edo beste ederki gara daiteke, nahiz eta a priori pertsonak gutxi erabili dituen. Egongo da gainerakoak baino ibilbide luzeagoa duenik alderdi jakin batean: pertsona guztiak ez gara bikainak arlo guztietan. Garrantzitsuena lehenengo pausoa ematea da.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>