Uztailaren 15ean ireki da Global Training beketan izena emateko epea

Uztailaren 15ean ireki da Global Training beketan izena emateko epea

Uztailaren 15ean ireki da gazteek Global Trainining nazioarteko beketan izena emateko epea. Ekimen horretan Txorierriko hainbat enpresak parte hartzen dute, EGAZ Txorierriren bidez; erakunde horrek, Euskadiko toki-erakundeen garapen-agentziak elkartzen dituen Garapen elkartearekin batera, 35 beka eskaintzen ditu nazioarteko proiektuetan praktikak egiteko. Beka horiek hainbat sektore eta profil profesional hartzen dituzte barne, eta goi-mailako titulazioa duten eta ingeles-maila altua duten Euskadin erroldatutako pertsonei zuzentzen zaizkie.

Izena emateko epea irailaren 13ra arte egongo da irekita, eta gazteak iraila eta abendua bitartean joango dira egokitu zaien herrialdera.

Bizkaiko Foru Aldundia Txorierriko Mankomunitatearekin elkarlanean arituko da GAZTEDI Txorierri programaren bitartez, hedapen-lanetan eta profilak bilatzen.

Hala, beka hori lortzeko interesa duten Txorierriko pertsonek EGAZ Txorierriren bidez eman ahalko dute izena. Hauek dira hautagaiek bete behar dituzten baldintzak: 30 urte baino gutxiago izatea, goi-mailako lanbide-heziketa titulua, diploma, lizentzia edo unibertsitate-gradua izatea, C1 ingeles-maila edo baliokidea izatea eta 50 orduko prestakuntza-ikastaro bat egitea. Hautagaien profilak askotarikoak izan daitezke: ingeniaritza, enpresa-administrazioa, nazioarteko merkataritza, informatika, etab.

Hala, Global Training ekimenak enpresei aukera ematen die euren proiektua gazte profesionalekin garatzeko atzerriko herrialde batean, hamaika edo hamabi hilabetez. Bekak barne hartzen ditu egonaldiaren hasierako sei hilabeteen kostuak (1.400 euro hilean), eta enpresak konpromisoa hartzen du egonaldi hori beste bost edo sei hilabetez luzatzeko. EGAZ Txorierrik enpresak eta proiektuak aurkitzen ere lagundu du, gazteek horietan lan egiteko aukera izan dezaten.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>