Uztailaren 14ra arte irekita egongo da Global Training nazioarteko beketan izena emateko epea; Txorierriko enpresek EGAZen bitartez hartzen dute parte horietan

Uztailaren 14ra arte irekita egongo da Global Training nazioarteko beketan izena emateko epea; Txorierriko enpresek EGAZen bitartez hartzen dute parte horietan

Uztailaren 14ra arte irekita egongo da Global Training nazioarteko beketan izena emateko epea. Txorierriko zenbait enpresak parte hartzen dute horietan, EGAZen bidez, eta guztira 60 beka aurkeztu dituzte Garapen eta Donostiako Sustapenarekin batera. EGAZ Txorierrik beka horietako 18 kudeatu ditu, honako profil hauetakoak: industria-ingeniaritza, arkitektura, ingeniaritza zibila eta komertziala. Bekak hainbat herrialdetara joateko dira, hala nola Kolonbiara, Frantziara, Erresuma Batura, Poloniara, Txilera eta Indiara.

Beka horien iraupena gutxienez zortzi hilabetekoa izango da, hilean 1.348 eurokoak izango dira eta 50 orduko aldez aurreko prestakuntza jaso beharko da nazioarteko gaien arloan. 2017ko urtarrilaren 1ean 30 urte baino gutxiago zituzten pertsonek parte har dezakete eta EAEn erroldatuta egon behar dute, gutxienez duela urtebetetik (data hori erreferentzia hartuta) eta etenik gabe. Beharrezkoa izango da unibertsitateko gradua edo goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa edukitzea. Hautagaiek bat etorri beharko dute praktikak egingo diren enpresa edo erakundeak eskatutako profilarekin. Horrez gain, ingeles-maila altua izan beharko dute, eta, beharrezkotzat jotzen bada, baita helmuga-herrialdeko hizkuntzetakoa ere. Behar adinako ingeles-maila dutela egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba bat egin beharko dute, beren ezagutzak frogatzeko.

Gainera, ezin izango dute lanpostu hauetakoren bat bete 6 hilabete edo gehiagoz atzerrian praktikak egitea ahalbidetu dien beste bekaren baten onuradun izan direnek. Hautagaiek ezingo dute, halaber, diru-laguntza edo laguntza publikorik ez jasotzeko zigor administratibo nahiz penalik izan, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien beste edozein lege-debekurik ere.

EGAZ Txorierrin jaso daiteke online izen-emateaz gain aurkeztu behar den dokumentazio guztia. Hautaketa- eta hizkuntza-probak 2017ko uztailean eta irailean egingo dira, eta, horiek gaindituz gero, aurrez aurreko elkarrizketak egin beharko dira enpresekin, 2017ko urrian. Nazioarteko gaiei buruzko prestakuntza-ikastaroa 2017ko urrian izango da. Bekadunak 2017ko azaro inguruan joango dira dagokien herrialdera.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>