Urriaren 31ra arte zabalik egongo da langabe gazteak kontratatzeko Lehen Aukera laguntzen eskaerak aurkezteko epea

Urriaren 31ra arte zabalik egongo da langabe gazteak kontratatzeko Lehen Aukera laguntzen eskaerak aurkezteko epea

Urriaren 31 izango da langabe gazteak kontratatzeko Lehen Aukera 2018 laguntzetarako eskaerak aurkezteko azken eguna. EGAZ Txorierrik kudeatzen ditu eskualdeko bekak, eta enpresei laguntza ematen die eskaera aurkezteko eta euren eskakizunak beteko dituzten gazteak bilatzeko.

Diru-laguntzak praktiketako kontratuetarako eta kontratu mugagabeetarako emango dira, titulazioa eta kontratu mota zein diren. Zehazki, 7.920 euroko diru-laguntzak emango dira praktiketako kontratuetarako, eta 9.000 eurokoak mugagabeetarako.

Lanbideren deialdi honen helburu nagusia da gazteen lan-aukerak bultzatzea eta hobetzea, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen langabezia-tasa % 43,43koa dela, eta langabezia-tasa orokorra, berriz, %70,74koa. Horrela, Lehen Aukeraren bitartez, titulazio edo kualifikazioren bat duten eta lan-eskarmentu urria duten (edo lan-eskarmenturik ez duten) 30 urtetik beherako langabeak kontratatuko dira euren titulazioarekin lotutako lanetarako.

Informaziogehiago

 

 

IZEN_EMATEA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>