Urriaren 24an, ETEetan berrikuntza sustatzeko Hazinnova programari buruzko informazio-jardunaldia

Urriaren 24an, ETEetan berrikuntza sustatzeko Hazinnova programari buruzko informazio-jardunaldia

Urriaren 24an (osteguna), EGAZ Txorierri, Innobasque eta SPRIk HAZINNOVA programari buruzko informazio-jardunaldia egingo dute, 09:00etatik 11:00etara: “Hazinnova, de comarca en comarca” (“Hazinnova, eskualdez eskualde”), Leioako Behargintza, Mungialdeko Behargintza eta Uribe kostako Behargintzako agenteekin lankidetzan.

Bertan azalduko dituzte doako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu horri buruzko xehetasunak. Zerbitzuaren helburua da enpresen errentagarritasuna kontrolatzeko modu berriak ezartzen, prozesuetako eraginkortasuna hobetzen, entrega-gastu edo -epeak murrizten, lana antolatzen, erakundeko langileak motibatzen, merkatu-kuota hobetzen, bezeroen segmentu berrietan sartzen, eta marka eta diseinu industrialak babesten laguntzea.

Zerbitzuaren barnean, 40 agentek osatutako sarea dago ETEen esku (toki-garapenerako agentziak, klusterrak, merkataritza-ganberak eta enpresa-elkarteak), prozesu osoan laguntzeko prest.

Hazinnova nagusiki 6 eta 99 pertsona artean dituzten industria eta zerbitzuen sektoreko ETEei zuzentzen zaie: manufaktura-industria, erauzketa-industriak, energiaren hornidura, ur eta hondakinen kudeaketa, IKTen jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak, aseguruak, industriari lotutako zerbitzuak.

Programak honako hauek eskaintzen ditu: doako aholkularitza espezializatuko 50 ordu eta prozesu osoan ETEari behar dituen irtenbide berritzaileko mikroproiektuak definitzen eta ezartzen, programaren izapidetze administratiboa egiten eta hiru hilabetean emaitzak lortzen lagunduko dion Hazinnovako agente bat.

EGAZ Txorierri da Txorierriko ETEentzako Hazinnovako agentea.

Eman izena!

Informazio gehiagorako, Ana Sonia Elorriagarekin jar zaitezke harremanetan (aselorriaga@txorierri.eu, 944536370).

 

Imagenwebjornada.eus

 

PROGRAMA IKUSI

 

 

IZEN_EMATEA_TV

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>