Urrian, Hazilanen edizio berri bat egingo da, pertsonen prestakuntza enpresen beharretara hurbiltzeko helburuarekin

Urrian, Hazilanen edizio berri bat egingo da, pertsonen prestakuntza enpresen beharretara hurbiltzeko helburuarekin

Urriaren 7tik 28ra, EGAZ Txorierrik Hazilan programaren edizio berri bat egingo du. Programa horren helburua da goi-mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte arteko pertsonak aktibatu eta motibatzea. Haren baitan, enpresek pertsona horiek prestatu ahalko dituzte lanpostuan bertan, eskuratutako gaitasunak gaur egungo beharrekin uztartuz.

Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik % 50ean finantzatuko duten ikastaro horretan, parte-hartzaileei gaitasun sozialen eta profesionalen inguruko prestakuntza emango zaie: proaktibitatea, taldeko lana, ekimena, inplikazioa, egoten jakitea eta, azken batean, jarrera.

Horrez gain, programak 200 ordura arteko praktikaldia edo enpresetako prestakuntza barne hartzen du. Hortaz, aukera bikaina da profil profesional berriak behar dituzten enpresentzat ere, langileei enpresaren beharren araberako prestakuntza eman ahalko baitiete.

Jendea praktiketan hartuta programan parte hartu nahi duten enpresek informazioa eskuratu eta izena eman dezakete egaz@txorierri.eu helbidean eta 94.453.63.70 telefono-zenbakian.

 

Izena-emateko orria

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>