Une zail hauetan ere EGAZ Txorierri zurekin dago

Une zail hauetan ere EGAZ Txorierri zurekin dago

Bizi dugun koronabirusaren pandemia honetan, eta horren hedapena geldiarazten laguntzeko, EGAZ Txorierrik bere bulegoak itxi ditu jendearentzat eta bertan behera utzi ditu enpresetarako bisitak. Gure zerbitzuak ematen jarraituko dugu, baina bitarteko telematikoak erabiliz (posta elektronikoa, webgunea eta sare sozialak).
Une honetan, garrantzitsuena denon osasuna da: zurea, zure familiarena, zure kideena eta geurea.

Bizi ditugun garai zail hauetan, inoiz baino gehiago jarraitu nahi dugu enpresekin harremanetan. Komunikazio-bide gisa funtzionatzen jarraitu behar dugu, administrazioek enpresei zuzenduta hartzen dituzten sustapen-neurri guztiei buruz egunean egoteko. Administrazioak oso jakitun dira ezarritako mugen ondorio sozioekonomikoez, eta pertsonen, mikroenpresen, ETEen eta autonomoen likidezia hobetzeko hainbat neurri onesten ari dira.

Hemen kontsulta ditzakezu jada argitaratu direnak:

-Eusko Jaurlaritzaren neurri berezien aurrerapena
-Bizkaiko Foru Aldundiaren ezohiko zerga-neurriak
-Espainiako Gobernuaren ezohiko eta premiazko neurriak: 

Halaber, zuekin harremanetan jarraituko dugu jardunbide egokiei buruzko mezuak helarazteko, baliagarriak izango zaizkizuelakoan garai zail hau gainditzeko, eta informazioa eguneratzen jarraituko dugu webgunean nahiz sare sozialetan.

Egoera normalizatzen denean, bide luze eta gogorra izango dugu aurretik, baina horrelako momentuetan, eta etorkizunean are gehiago, ezinbestekoa da erakundeek nahiz norbanakoek elkartasuna, konpromisoa eta berrikuntza erakustea, indarberritu eta elkarrekin aurrera jarraitzeko; eta Egaz Txorierrik zuen ondoan jarraituko du horixe bera lortzeko.

Bien bitartean, zuek ondo egotea espero dugu.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>