Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdia.
Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute 3 hilabetean, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.
EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.
Zehazki, laguntza hauek emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta negozioak martxan jartzeko.
Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40, gutxienez, emakume ekintzaileak izatea.
- Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, gehienez ere 000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
- Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, gehienez ere 500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
- Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.
Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke, urriaren 27ra arte.
Informazio gehiago eta eskaerak:
Egaz Txorierri
Txorierri Etorbidea, 46 Polígono Berreteaga, 13A
48150, Sondika, Bizkaia
Tel.: 944536370
Iruzkin berriak