Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2020ko deialdia. Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko. EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu. Zehazki, gehienez ere 30 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 26, bestalde, negozioak martxan jartzeko. Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea.

  • Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
  • Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 1.500 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko.
  • Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.

Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke otsailaren 18ra arte.

ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK

OINARRIAK

ESKAERA

ENPRESA JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO LAGUNTZAK

OINARRIAK

ESKAERA

 

 

 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>