Txorierriko udalek eta Aldundiak 270 gazteri eman zieten arreta konfinamenduan martxan jarritako telefono bidezko orientazio-zerbitzuaren bidez

Txorierriko udalek eta Aldundiak 270 gazteri eman zieten arreta konfinamenduan martxan jarritako telefono bidezko orientazio-zerbitzuaren bidez

Txorierri eskualdeko udalek, EGAZ Txorierriren bidez, 270 gazteri eman zieten arreta konfinamenduan zehar kolektibo horrentzat martxan jarri zen telefono bidezko orientazio-zerbitzuaren bidez. Hori guztia Gaztedi programaren barruan gauzatu zen, zeinetan parte hartzen baitute Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Erandioko Udalak. Zerbitzu horri esker, 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 16ra bitartean laguntza ematen jarraitu zuten eskualdeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteei. Horretarako, banakako tutoretzak egin ziren telefono bidez, une horietan ere gazteei enplegua bilatzen edo beren ibilbide profesionalak berrorientatzen laguntzeko.

Zerbitzuaren helburu nagusia izan zen gazteek eskura zituzten prestakuntza- eta lan-arloko baliabideei buruzko informazioa ematen jarraitzea, baina zerbitzuan izandako parte-hartzea baliagarria izan da, halaber, Txorierriko gazteen lan-egoera eguneratzeko, eskualdean ABEEE batean egon diren gazteak kuantifikatzeko eta COVID-19aren ondorioz telelanean aritu diren eta langabezian geratu diren pertsonen kopuruaren diagnostiko bat egiteko.

Zerbitzuan parte hartu zutenetatik, gehienek lanean jarraitu zuten alarma-egoeran zehar; % 35ek lantokira joaten jarraitu zuten, eta % 16,30 telelanean hasi ziren. Bestetik, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek telefono bidezko orientazio-zerbitzua erabili zuten Txorierriko gazteen % 9,26ri eragin zieten.

Horrez gain, telefono bidezko elkarrizketak baliagarriak izan dira zerbitzua erabili duten gazteen aldartea ezagutzeko. Gehienek (% 94) adierazi dute “ondo” egon direla, eta gainerakoek “gaizki” (% 0,37), “hala moduz” (% 3,33) eta “oso ondo” (% 2,22).

Ekimen hori Gaztedi Bizkaia programaren barruan egin da. Programa horren helburua da gazteei zuzendutako politika integral bat sustatzea eta garatzea, eta Bizkaiko Foru Aldundia, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea eta Erandioko Udala dira programaren sustatzaileak. Guztira, Txorierriko udalerriren batean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko 270 gaztek hartu dute parte.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>