Txorierriko gazteen 24 familiak parte hartu zuten BTEK jardunaldian, eskualdeak dituen lan-irteerei eta prestakuntza-eskaintzari buruzko orientazioa jasotzeko

Txorierriko gazteen 24 familiak parte hartu zuten BTEK jardunaldian, eskualdeak dituen lan-irteerei eta prestakuntza-eskaintzari buruzko orientazioa jasotzeko

Azaroaren 21ean, seme-alabak DBHko 3. eta 4. mailan dituzten Txorierriko 24 familiak parte hartu zuten BTEK jardunaldian, eskualdeak dituen lan-irteerei eta prestakuntza-eskaintzari buruzko orientazioa jasotzeko. Jardunaldiaren bidez, hezkuntza-ibilbidea hautatzeko laguntza eman nahi izan zaie. Gazteen politika integrala sustatu eta garatzeko “Gaztedi Bizkaia” programaren barruan antolatu da jardunaldia. Gaztedi Bizkaia programa, hain zuzen ere, Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dute, eta Txorierriko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuarekin (EGAZ Txorierri) lankidetzan kudeatzen da.

Jardunaldian honako hauek parte hartu zuten: Egaz Txorierriko gerente Alex Loustaunauk, eskualdeko enpresek gehien eskatzen dituzten prestakuntza-profilei buruz hitz egiteko; Politeknika Ikastegia Txorierri Koop. S.-ko koordinatzaile pedagogiko eta Ekintzailetzako arduradun Marivi Cuartangok, lanbide heziketako eskaintza azaltzeko; Esteban Laraudogoitiak (EHU/UPV), unibertsitateko ikasketen eskaintzari buruz hitz egiteko; Bizkaiko Teknologia Parkeko kooperazio eta zerbitzuen arloko Alex Urracak; eta Ainhoa Saenzek, hezkuntzaren arloko orientatzaileak.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>