Txorierriko enpresek Txilen, Kolonbian eta Frantzian negozioa egiteko aukerak Elkarrekin Munduraren hirugarren edizioan

Txorierriko enpresek Txilen, Kolonbian eta Frantzian negozioa egiteko aukerak Elkarrekin Munduraren hirugarren edizioan

Hauek dira, besteak beste, Elkarrekin Mundura proiektuaren misio komertzialen puntu indartsuenetako batzuk: neurrira egindako kontaktuen agenda, bilkura instituzionalak, beste enpresa batzuekin elkarlana eta laguntza teknikoa jatorrian eta helmugan. Bada, misio horien barruan, maiatzean eta ekainean Bizkaiko 20 enpresa (horietako 5 Txorierrikoak) Kolonbia, Frantzia eta Txilera joan dira, merkatu horietara iristeko asmoz.

EGAZ Txorierrik Bizkaiko lau garapen agentziarekin eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) elkarlanean sustatzen duen sektore anitzeko ekimen hau hirugarren aldiz egin da aurten, xede hauekin: elkarlana sustatzea; inguruko enpresa txikiak banatzaile potentzialekin, bezeroekin, nazioarteko merkatuko kide eta merkatariekin harremanetan jartzea; eta beren jardueren hartzaile gisa eskaintzen dituzten aukerak ezagutzen laguntzea.

“Kolonbiako merkatua Espainiakoaren oso antzekoa da biztanleriari dagokionez, eta, gure kasu zehatzean –hortzetarako tresnak–, baita odontologiako profesionalen kopuruan eta urtero tituludun bihurtzen diren pertsonen kopuruan ere”, adierazi du Rosner Precisión SLko Francisco Macuak. Enpresa horrek hortzetarako tresnak saldu eta konpontzen ditu odontologiaren sektorean, eta 2019ko maiatzaren 6tik eta 10era artean Kolonbiara eginiko misio komertzialean parte hartu duten Txorierriko hiru enpresetako bat da –Herflex Sistemas SL eta Compensadores y Dilatadores del Norte SLrekin batera–. Macuaren ustez, esperientzia oso positiboa da.

Batez ere, proiektuak prestatu zien neurrira egindako kontaktuen agenda nabarmendu du. “Beste misio komertzial batzuetan parte hartu izan dugu, baina oraingoan lehen aldiz prestatu digute neurrira egindako kontaktuen agenda bat, eta, egia esan, bidali ziguten banatzaileen zerrendatik oso interesgarriak ziren guztiak; batzuk ez genituen ezagutu ere egiten”, baloratu du Makuak, zeinak adierazi baitu esperientzia oso positiboa izan dela.

Dinamika berean, maiatzaren 20tik 23ra Lyoneko (Frantzia) misio komertzialean hartu zuen parte bigarren enpresa-taldeak; horien artean zegoen Txorierriko Flexix SA. Ekainaren 10etik 14ra, berriz, enpresen hirugarren taldea Txilera joango da bisitan, Txorierriko Uriarte Safybox SL barne.

Elkarrekin Mundurak, Nazioarteko Partzuergoak programaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du, eta enpresa-lankidetzaren ikuspegia bereganatu du. Misio komertzialak neurrira egindako agenda komertziala ematen die eta biltzar instituzionalekin agenda partekatzeko aukera eskaintzen die; esaterako, erakunde hauekin: Euskal Herriko SPRIren Bogotako Delegazioarekin, Bogotako Ganbera Fedemetalarekin, Bogotako Inbertsoreen Agentziarekin (Invest in Bogotá), Lyongo Ganbera Franko Espainiarrarekin, Txileko Inbertsoreen Agentziarekin (Invest in Chile), Txileko Lankidetzaren Sustapen Korporazioarekin (Corfo) eta SPRIren Txileko Delegazioarekin. Hori lagungarri zaie herrialde horietako aukera ekonomikoak eta lehiakortasun-faktoreak identifikatzeko.

Gainera, Elkarrekin Mundura programan parte hartzeak aukera ematen du Bizkaiko beste enpresa batzuekin harremanetan egoteko eta atzerrian finkatutako enpresek beren esperientziak trukatzeko abenturan hasiberriak direnekin. Hori izan da Txorierriko enpresen esperientzia, zeinak misio komertziala partekatu baitute EGAZ Txorierrirekin proiektu honetan parte hartzen duten beste enplegu- eta garapen agentzia batzuen (Enkartur, Mungialdeko Behargintza, Ingurualde eta Meatzaldeako Behargintzan) jarduera-eskualdeetako enpresekin. Enpresa horiek dira, besteak beste, Aguirrezabal Hermanos SA, Comercial de Transmisiones SA, Herrayma SL, Inloreca SL, Transformados metálicos industriales SL, P4Q Electronics SL, Lancor 2000 S.Coop., Forjas de metales especiales SA, Enfordec Laboratory Universal SL, Zabalit SA, Hashcode Engineering SL, Alkargo Transformes SL, Solve IMI SL eta Mehatzealdeko Behargintza SL. Lankidetza horrek, gainera, are gehiago aberasten du esperientzia.

EGAZ Txorierri eta beste agentziak Elkarrekin Mundura programaren laugarren edizioan ari dira lanean jada, eta datozen hilabeteetan alderantzizko misio komertzial bat egitea espero dute Txileko enpresekin. 2020. urterako, berriz, eskualde antolatzaileek zuzeneko misio komertzial gehiago prestatuko dituzte Peru, Maroko eta Frantziara, hiru merkatu horiek aukera handiak eskaintzen baitituzte makina-erreminta, eraikuntza eta energia berriztagarrien sektoreentzat, besteak beste.

Zure enpresak nazioartekotze-plan bat badu edo merkatu horietara lehenengoz sartzeko interesa badu, ez galdu aukera eta jarri harremanetan EGAZ Txorierrirekin (tel.: 94.453.63.70, aselorriaga@txorierri.eu; Ana Sonia Elorriaga Azcorra).

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>