Txorierriko 24 familia bertaratu ziren BTEK 2014 jardunaldira

Txorierriko 24 familia bertaratu ziren BTEK 2014 jardunaldira

Azaroaren 25ean egin zen BTEK 2014 jardunaldia. Seme-alabak DBHko 3. eta 4. mailan dituzten Txorierriko gurasoei begira bereziki antolatutako topaketa izen zen, interesa izanez gero, prestakuntza-programak eta industriaren eta zientzia-teknikaren esparruko irtenbide profesionalak zuzen-zuzenean ezagut zitzaten.

Horren helburua da informazio zabalagoa ematea, seme-alabei laguntza eta aholkularitza emateko, euren etorkizun akademikoa eta profesionala hautatzeko prozesuan.

Ekitaldia Egaz Txorierrik antolatu zuen Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen bidez, eta BTEK Bizi Teknologian (Derio) egin zen. Guztira Mankomunitateko 24 familia bertaratu ziren, eta unibertsitateko, prestakuntza-zikloetako eta enpleguko hiru adituk eman zieten informazioa.

BTEK 2014 jardunaldia “Ezagutu, hautatzeko” programaren baitan dago. Ekimena 2009an sortu zen, Txorierriko Mankomunitatearen (Gazteria Zerbitzua), EGAZ Txorierriren eta Politeknika Ikastegia Txorierriren arteko lankidetzaren ondorioz. Xedea da bultzada berritzailea ematea eskualdeko gazteriaren orientazio sozio-laboralari.

“BTEK 2014” jardunaldiaz gain, “Ezagutu, hautatzeko” programak Txorierri eskualdeko beste ikastetxe batzuetan egiteko bestelako ekintzak ere jasotzen ditu:

Hauek dira garrantzitsuenak:

  1. Zatoz eta eman iezaguzu zure esperientziaren berri – (Batxilergoko lehenengo eta bigarren zikloko ikasleentzat)Zenbait sektoretako profesionalek euren prestakuntza- eta lan-esperientzia hurbiltzen dituzte ikastetxeetara.
  2. Sektoreko informazio mahaia: – (Batxilergoko lehenengo eta bigarren zikloko ikasleentzat).Eskualdeko enpresek eskualdeko jarduera ekonomikoaren errealitatea hurbiltzen dute ikastetxeetara, euren historia, xedea, ikuspuntua, jarduera, lanpostuak, langileen banaketa eta enpresaren politika (lanpostuak betetzeko dagoen aukera berdintasunari eta gaitasunei dagokienez) ezagutarazteko.
  3. Bisita enpresetara – (Batxilergoko lehenengo eta bigarren zikloko ikasleentzat).Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek aukera izango dute bisitaldi gidatua egiteko enpresa traktoreen instalazioetan barrena. Horrela bada, zuzenean ezagutuko dituzte, besteak beste, haren historia, xedea, ikuspuntua, jarduerak, lanpostuak, langileen banaketa, eta enpresaren politika, lanpostuak betetzeko dagoen aukera berdintasunari eta gaitasunei dagokienez.
  4. Egonaldiak enpresetan – (Batxilergoko lehenengo eta bigarren zikloko ikasleentzat).Goiz batean ikasle batek profesional bati lagunduko dio bere lanaldian, eta bere anfitrioiak egiten dituen jarduera guztietan hartuko du parte; hala nola, elkarrizketak, bilerak, ohiko zereginak, etab.

Informazio gehiago:

ezagutu.txorierrivalley.com

Isabel Pintor
Tel.: 944 536 70
Egaz Txorierri

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>