Txorierrik lan-mundura hurbildu ditu batxilergoko ikasleak

Txorierrik lan-mundura hurbildu ditu batxilergoko ikasleak

Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuaren “Conocer para elegir – Ezagutu aukeratzeko” programaren barruan, eskualdeko batxilergoko 120 ikaslek gertutik ezagutu ahal izan dute lan-mundua, orientazio-saioen eta enpresako egonaldien bidez. Enpresa pribatu handiek (ITPk, adibidez) eta erakunde publikoek (UPV/EHUk, besteak beste) parte hartu dute, baita ETE txikiek ere.

Hala, programaren harira, urritik martxora bitartean, lanean diharduten profesionalak Derioko BHIn eta Txorierri Ikastegi Politeknikoan izan ziren, eta hitzaldiak eman zizkieten ikasleei, goi-mailako hezkuntza nola hautatu eta lana bilatzeko erronkei nola heldu azaltzeko. Ildo horretatik, motibazioa, lidergoa eta sormena bezalako gaitasunak garatzearen garrantzia helarazi zieten.

Nola lan egiten den ikasten

Ezagutu Aukeratzeko estancias motorEzagutu Aukeratzeko programaren azken fasean, martxoaren 14tik 18ra, 63 ikaslek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten eurek hautaturiko profesionalek egunero nola jarduten duten. Ikasle bakoitzak goiz bat igaro zuen enpresa laguntzaileetako batean.

Enpresa horien artean daude, besteak beste, IMQ (osasuna), Ertzaintza (segurtasuna), Gaiker Fundazioa (ingurumen-biologia), ITP (aeromekanika), EHUko Itsas Behatokia (itsas biologia), Histocell (kimika-laborategia) EITB (kazetaritza) eta Lantegi Batuak (industria). ETE txikiek parte ere hartu dute programan: fisioterapia-zentro batek eta albaitaritza-klinika batek, adibidez.

Orientazio-programa horren barruan, halaber, taldeko bisitak egin dira zenbait enpresatara (Ormazabalera eta Euskotrenera, esaterako), ikasleek errealitate profesionalaren inguruko ikuspegi zabalagoa har dezaten. Bestalde, lan-orientaziorako saio bat ere egin zen ikasleekin eta haien senideekin, eta Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako kideak eta Txorierriko Ikastegi Politeknikokoak aritu ziren hizlari, besteak beste.

BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroan eginiko saio horretan, azaldu zen zientzia eta teknologia direla Txorierri eskualdean lan-aukerak sortzen dituzten sektoreak; eskualde honetan dago, hain zuzen ere, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Gainera, Txorierrik du estatu osoko langabezia-tasarik txikienetakoa: % 10 baino gutxiago.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');