2016ko Eskualdeko Enplegu Planak, Txorierri-ko kontratazio berriak

2016ko Eskualdeko Enplegu Planak, Txorierri-ko kontratazio berriak

2016ko Eskualdeko Enplegu Planaren helburua da lan-munduan sartzeko arazoak dituzten eta bazterkeria-arriskuan dauden langabeei lanean hasteko erraztasunak ematea. Enplegu Planak 39 kontratazio eskainiko ditu guztira Derioko, Larrabetzuko, Lezamako, Loiuko, Sondikako, Zamudioko eta Erandioko udaletan, eta bost kontratazio sortzeko bost laguntza emango dizkie Txorierriko enpresei. Eskualdeko Enplegu Planak hiru jarduketa-ildo ditu: Enpleguaren sustapena, Kontrataziorako laguntza eta Enpleguan eragina izango duten tokiko garapen-ekintzak. Planak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza izango du, 377.451,73 €-koa, eta, horrez gain, udal guztiek ekarpena egingo diote, guztira 94.488,94 €-koa.

Eskualdeko enplegua sustatzeko proiektu hau Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Txorierri eskualdea osatzen duten zazpi udalerrietako edozeinetan bizi diren langabeei dago zuzenduta; alabaina, hauentzat dago pentsatuta nagusiki: diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, 35 urtetik beherakoak, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda sei hilabete baino gehiago daramaten 45 urtetik gorakoak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak edo bazterkeria-arriskuan daudenak.

Kontratazioak Egaz Txorierrik kudeatuko ditu eta mailakatuta egingo dira, urritik aurrera; kontratu bakoitza dagokionean amaituko da, beranduenez 2017ko maiatzaren 31n. Udalek zehaztuko dituzte kontratatuko pertsonek egin beharreko lanak eta zereginak, eta eskatzaileak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea eta Erandioko Udala dira. Hasierako partida 481.940,67 €-koa izango da.

Egaz Txorierriko gerente Alex Loustaunauk azaldu duenez, Txorierri haraneko langabezia-tasa Euskadikoa baino baxuagoa da (% 9,56koa 2015ean), baina, hala ere, ezin dugu ahaztu krisiaren aurretik % 4 ingurukoa zela. Ezin ditugu alde batera utzi, halaber, zailtasun bereziak dituzten sektoreen langabezia-tasak. Emakumeen langabezia-tasa, esaterako, % 14,9koa da Euskadin, gizonena baino puntu bat gehiagokoa; eta gazte aktiboena % 31,8koa.

Erakundeetatik kontratatzen laguntzeko eta enplegua sustatzeko politika horiek lagungarriak dira aipatutako langabezia-tasak murrizteko.  Horren jakitun da Egaz Txorierri, aukeraketa-prozesuetako agente bitartekaria baita. 2015ean, hainbat enpresak eta pertsonak enplegua sustatzeko 405.700 €-ko laguntza publikoak eskuratu ahal izatea ahalbidetu zuen; laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Gizarteko Funtsak eman zituzten. 2015 ekitaldiaren amaierako datuen arabera, urte horretan guztira 462 pertsona sartu zituen Bizkaiko lan-merkatura, eta 35 enpresa sortu zituen. Bizkaiko enpresetan bete beharreko lanpostuen 1.410 eskaera jaso zituen, krisi ekonomikoa baino lehenagoko mailak gaindituz. Egaz Txorierri erreferentea da lan-esparruan, 25.000 profil profesionaleko poltsa duelako eta enplegu-eskaerak kudeatzeko gaitasunen araberako CVa eskaintzen duelako.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>