Txorierri, gazteentzako teknologiaren arloko lan-aukeren eskualdea

Txorierri, gazteentzako teknologiaren arloko lan-aukeren eskualdea

Gazteentzako lan-orientazioaren 2015eko BTEK jardunaldiko ondorioetan ikus daitezkeenez, Txorierri eskualdeak gazteentzako lan-aukerak eskaintzen ditu zientziaren eta teknologiaren arloan.

Duela gutxi egin zen jardunaldia, BTEKen instalazioetan, Zamudioko Parke Teknologikoan. Hogeita hamar pertsona bertaratu ziren, goi mailako ikasketak aukeratzeko eta horietara sartzeko aholku eske. Jarduera hori gauzatu da Txorierriko Mankomunitatearen Gazteria Zerbitzuaren “Ezagutu Aukeratzeko/Conocer para Elegir” gazteentzako orientazio-programaren baitan.

Bertan parte hartu zuen, Egaz Txorierriren ordezkari gisa, bertako gerente eta eskualdeko Tokiko Garapen eta Enplegu Agentziako arduradun Alex Loustaunauk. Horrez gain, jardunaldian izan ziren Mariví Cuartango, Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogikoa eta ekintzailetza-arduraduna; eta Esteban Laraudogoitia, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Enpresarekin Harremanetarako eta Komunikaziorako zuzendariordea.

Ingelesa, ezinbestekoa

Hizlariek azpimarratu egin zuten oso garrantzitsua dela gaitasun pertsonalak eta taldean lan egiteko ahalmena garatzea, lan-merkatura sartzeko aukerak hobetze aldera. Nabarmendu zuten, halaber, beharrezkoa dela ingelesa ondo jakitea, oinarrizko tresna gisa. Gainera, bertan izan ziren zentroek beren hezkuntza-eskaintza aurkeztu zuten, lanbide-prestakuntzakoa zein unibertsitatekoa.

DBHko bigarren zikloko ikasleei eta beren familiei zuzendutako orientazio-jardunaldi honen helburua da gurasoek beren seme-alabei laguntza handiagoa ematea egingo duten prestakuntza‑ibilbidea aukeratzean, ondoren lan-munduan sartu ahal izan daitezen.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>