Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Teknologia berriak hautaketa-prozesuetan

Duela urte batzuetatik hona, EGAZ Txorierri Enplegu Zerbitzuan ikusi dugu hautapen-prozesuak kudeatzen laguntzen diegun enpresek hainbat baliabide telematiko erabiltzen dituztela –neurri handiagoan edo txikiagoan– langileak hautatzeko.

EGAZ Txorierri beti dago lan-merkatuaren premiei eta joerei adi, eta enpresei hainbat tresna eskaintzen dizkie lanbide-profilen bilaketa optimizatzeko: web bidezko curriculumak, gaitasun pertsonal eta profesionalen analisia online proben eta bideo-curriculumen bidez, eta abar.

Une honetan, agian egungo osasun-egoerak bultzatuta, bideokonferentzia bidezko lan-elkarrizketa da gehien eskatzen ari den formatuetako bat.

Beste behin ere, EGAZ Txorierrik teknologiaren aldeko apustua egin du, eta horretarako, behar duenaren eskura jarriko ditu bi baliabide hauek: aurrez garbatutako elkarrizketa eta online elkarrizketa. Lana bilatzen duenarentzat eta eskaintzen duenarentzat, elkar ezagutzeko eta proiektuak eta interesak lehenbailehen partekatzeko oztoporik ez egotea nahi dugu.

Enpresa asko, segurtasun-neurriak betez, profesionalen laneratzea moteltzen ari ziren, aurrez aurreko elkarrizketak ezin zirelako modu eraginkorrean egin.

Hautaketa-prozesuetan funtsezkoa den fase hori modu birtualean egin daiteke orain, tarteko elkarrizketak saihestuz eta zuzeneko harremana soilik azken erabakirako utziz. Horrek denbora aurreztea eta segurtasuna hobetzea dakar, bai enpresara behin baino gehiagotan joan beharko luketen pertsonentzat, bai lantaldeak osatzeko ardura dutenentzat.

Laster, gure zerbitzuan txertatu dugun plataforma birtuala aurkeztuko dizuegu. Datuak babesteko berme osoa du, eta grabatutako elkarrizketak, online elkarrizketak, galdera pertsonalizatuak, enplegu-eskaintzak aurkezteko irudiak eta bideoak egiteko aukera ematen du, bai eta entrenamendu-aldiak ere, pertsonek praktikatzeko eta beren onena emateko aukera izan dezaten.

Tresna ezagutu nahi duten guztiek informazioa jaso dezakete tresna horrekin praktikatu ahal izateko. Bai pertsonak behar dituenarentzat bai lan bila dabilenarentzat, plataforma modu erosoan eta erraz erabiltzeko aholkuak eta gomendioak emango dizkizuegu.

Deitu, bidali mezu elektroniko bat edo bete inprimaki hau: hautaketarako plataforma birtuala