“Prezioagatik lehiatzen bazara, azkenean kanpoan geldituko zara”

“Prezioagatik lehiatzen bazara, azkenean kanpoan geldituko zara”

Txorierriko mekanizazioaren industrian berrogei urtez lan egiteak pieza asko sortzeko aukera eman du. Mufel tailerren sortzaileek, hots, Miguel Ángel eta José Ignaciok, Sondikan hasi zuten lana Aitorrek eta Jonek, semeek eta lobek egiten dute orain. “Komunak garbitu edo txirbilak jasotzeko erratza pasatu”, enpresa familiarrean horrela hasi zela gogoratzen du Aitor Fernández Beitiak, egungo gerenteak. Bere anaia Jonek bezeroei arreta ematen die eta produkzioko burua da.

Gaur egun, Talleres Mufer-ek 13 langile ditu eta 835.000 euro inguru fakturatzen ditu. Pieza mekanizatuak hornitzen ditu aeronautikako tresnak egiteko, altzairutegirako, sektore petrokimiko zein energetikorako, eta beste hainbat produkzio-plantetarako. Aceros Inoxidables Olarra, ITO, Sener eta Petronor enpresentzat egiten dute lan, besteak beste.

Kalitatea emanez lehiatu

Hamarkadetan aurrera egin ahala, merkatua aldatu egin da, eta une honetan, jarrera komertzial aktiboagoa behar da merkatuan egoteko, bai Txorierri inguruan, baita haratago ere. “Prezioagatik lehiatzen bazara, azkenean kanpoan geldituko zara. Beste batek prezio merkeagoa eskainiko du, ziur”. Horrexegatik, hain zuzen, epea eta kalitatea dira beraien estrategiaren ardatza. “Bezeroak badaki gehiago ordaintzen duela; beraz, gehiago exijitzen du”, dio Aitorrek.

DSC_1410Lehiakortasuna mantentzeko, nahitaezkoa da irabazien zati bat enpresan bertan berriz inbertitzea, batez ere, tresna teknologiko berriak erosteko eta horiek modu eraginkorrean erabiltzen ikasteko behar den prestakuntza jasotzeko. Hori dela eta, Enpresa 4.0 delakoaren inguruan Bizkaian antolatzen diren ekitaldien berri izaten saiatzen da Aitor.

“Ondo dago tarte bat hartzea, jasotzen ditugun mezuen atzean zer dagoen ikusteko; izan ere, askotan aukera interesgarriak sortzen dira”.

ETE eta enpresa handien arteko harremana

Inguruko enpresa guztiak ezagutzea ez da beti lan erraza izaten: “lan batzuk egiteko, azpikontratazioak egiten dira, jakin gabe gugandik benetan gertu dagoen norbait lan hori egiteko gai dela”. Hori aintzat hartuta, eta deslokalizazioa dela medio (enpresa euskaldun asko diru-laguntza publikoak jaso eta Txinara joan ziren beraien lana egitera), uste du “laguntzak eman behar zituena Txina zela”. Asiako erraldoiak negozio ugari egin zituen, eta, horrez gain, gauzak nola egin irakatsi zitzaion. Konpainiek kostu txikiko politiken aldeko apustua egin zuten, baina ikusi da ez direla uste bezain egonkorrak.

Krisialdia erronka handia izan da euskal industria handiarentzat eta, ondorioz, baita bertako hornitzaileentzat ere, Talleres Mufer barne. Hala ere, bide berriak bilatu dituzte, amore eman gabe, eta horrela, errazagoa izan da zulo horretatik ateratzea. Teknologian berriz inbertitzea eta proaktibitate komertziala gakoak izan dira ETEentzat, ekipoen irmotasunarekin eta inplikazioarekin batera. “Berriro garbitu behar badugu, garbitu egingo dugu”, dio Aitorrek irribarrez.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>