Soldata emozionala

Soldata emozionala

Gure jakintzez eta gaitasunez gain, pertsona gisa dugun balioa eskaintzen badugu, ondorioztatu daiteke gure garapen pertsonal eta profesionala sustatzen duen lekua ere bilatzen dugula. Soldata ekonomikoak ez du bermatzen konpromiso eta inplikazio handiagoa izatea edo pertsona baten ahalmen sortzailea sustatzea. Gehiago bilatzen da, gehiago behar da, eta plus hori soldata emozionalak eskaintzen digu.

Soldata emozionala pertsona baten garapen pertsonal eta profesionalari laguntzen dioten, bere partaidetza areagotzen duten eta lan-eremuan bere irudia forma positiboan sustatzen duten plus horiek guztiak dira. Ekonomikoak ez diren ordainsari horiek ezinbesteko faktore bilakatu daitezke, bai pertsonarentzat (motibazio iturria), bai erakundearentzat (talentuaren atxikipena).

salario emocional, motivación y empleo

Zeintzuk izan litezke pizgarri horiek?

Esan genezake soldata emozionala pertsona batek jasotzen dituen ekonomikoak ez diren sari guztiek osatzen dutela. Pertsonaren edo erakundearen arabera, ekintza zehatzak, indibidualak edo taldekoak izan daitezke.

  1. LAN- ETA FAMILIA-BIZITZA BATERAGARRI EGITEA: Zenbait enpresatan konpromiso eta inplikazio handia eskatzen da, eta horrek oztopoak jartzen dizkie pertsonei ahal duten guztia emateko, ezin baitituzte lan- eta familia-bizitza uztartu. Oreka horri laguntzeko eskemak sortzeak mesede egingo lieke bi alderdiei.
  2. ERABAKIAK HARTZEKO PROZESUETAN PARTE HARTZEA: Baliteke erakunde baten ildo estrategikoak Zuzendaritzak markatzea, baina taldeek gauzatzen dituzte. Horregatik, pertsona guztiek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzen badute, arauak bere egingo dituzte eta, hala, konpromiso-maila handiagoa lortuko da.
  3. AINTZATESPEN PROFESIONALA: Giro informalean ongi egindako lan batengatik esker ona ematea pizgarri emozional bikaina izan daiteke, eta erakundearen ekitaldi batean talde-proiektu baten arrakasta azpimarratzea ere pizgarri indartsua izan daiteke sail osoa egunero lanean gogotsu jarraitzeko.
  4. ETENGABEKO IKASKETA: Pertsonak profesionalki haztearen aldeko apustua egiten duten enpresek etorkizun handia dute. Gure ezagutzak zabaltzen dituzten programetan parte hartu badezakegu, merkatuan pertsona lehiakorragoak garela sentituko dugu, eta horrek gure etorkizuna ez ezik, enpresarena ere aberasten du.
  5. BARNE-SUSTAPENA: Erakunde baten barruan hazteko aukera dugula sentitzeak zoriontsuago egiten gaitu, eta etorkizun-sena izateak gure garapen pertsonal eta profesionala sustatzen du.
  6. LAN-GIROA: Lan-giro osasungarria sortzea soldata emozionalerako plus handia izan daiteke. Izan ere, horrek motibazio giroa eta lana ongi egiteko gogoa kutsatzen du, eta hori enpresaren estandarte bihurtu daiteke.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');