Rosner precisión, Elkarrekin Mundura Kolonbia: «Kontaktuen agenda pertsonalizatu batek asko laguntzen du merkataritza misio batean»

Rosner precisión, Elkarrekin Mundura Kolonbia: «Kontaktuen agenda pertsonalizatu batek asko laguntzen du merkataritza misio batean»

Lankidetza sustatzea, inguruko ETEei laguntzea banatzaile, bezero eta bazkide komertzialekin harremanak ezartzen nazioarteko merkatuetan eta merkatu horiek ematen dituzten aukerak ezagutzea, haien jardueren helburu gisa. Hauek osatzen dute Elkarrekin Mundura proiektuaren helburua, Egaz Txorierrik sustatu duena eskualdean, eta, duela gutxi bukatu dena 2019an Kolonbian, Frantzian eta Txilen egindako hiru merkataritza misiorekin. Haietan Bizkaiko 20 enpresek parte hartu dute (horietako 5 Txorierrikoak).

Rosner Precision SLko (hortzetako tresneria konpontzen eta saltzen aditua den enpresa) merkataritza zuzendaria den Francisco Macuak, 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, eta, Kolonbiara egin zen Elkarrekin Munduraren azken edizioan parte hartu ostean, ekimenean bizitako esperientziari buruz hitz egin digu:

Nolakoa izan da Elkarrekin Mundura proiektuarekin egindako merkataritza misioan bizitako esperientzia?

Oso ona. Bost egun egon ginen, horietako lau lanean, eta, elkarrekin izandako kontaktu batzuez gain, lau bisita prestatu zizkiguten. Gainera, guk hortzetako tresneriari lotutako negozio batean lan egiten dugu, eta hotel ondoan hortz klinika oso handi bat zegoen, Doctor Garnica, Kolonbian erreferentea dena; hortaz, haiekin hitz egiteko aprobetxatu genuen.

Eta zer moduzkoak izan ziren bisita horiek?

Guztira bost bisita egin genituen. Horietako bat guk merkaturatzen ditugun produktuetatik eta zerbitzuetatik kanpo zegoen, baina beste laurak oso interesgarriak izan dira. Guztiek adierazi dute gure produktuekiko interesa, eta, orain, aztertzen ari gara horietako zenbait enpresarekin lan egingo dugun, ala batekin baino ez. Horrez gain, horietako bat gurekin kontaktuan jarri zen eta uztailean bere saltzaileak prestatzera joateko eskatu zigun.

Kolonbiako merkatua ezagutzen zenuten?

Ni Kolonbian hiru egunez egona nintzen, 2017ko azaroan, eta zenbait enpresarekin kontaktuan jarri nintzen, baina ez nuen aukerarik izan haietako bat bisitatzeko gure negozio lerroaren arduraduna kanpoan zegoelako.

Zein ekarpen izan du esperientzia honek beste merkataritza misio batzuekin konparatuta?

Misioaren barruan merkataritza agenda pertsonalizatu bat egitea zegoen, baita laguntza eta koordinazioa lortzeko talde bat ere. Eta, egia esan, pasatu ziguten banatzaile zerrendatik guztiak ziren interesgarriak, baina ezagutzen ez genituen batzuk zeuden. Parte hartutako beste misioetan ez ziguten inoiz agenda prestatu. Horrez gain, eta bidaia diruz lagunduta zegoenez, aldeko beste puntu bat honako hau da: pertsona talde batekin zoazenez, eguneko 8 edo 10 lanorduak bukatzen direnean, ez zaude bakarrik.

Zergatik interesatu zitzaizuen Kolonbia Elkarrekin Mundura proiektuaren gainontzeko herrialdeen artean? (Txile eta Frantzia)

Frantzian dagoeneko merkaturatzen ditugu gure produktuak eta nahiko ezagunak dira. Txile ere merkatu interesgarria da, baina txikiagoa. Merkatuari dagokionez, Kolonbia eta Espainia oso antzekoak dira (40 milioi biztanle inguru, 40.000 odontologo, 2.500 odontologo berri urtero…). Horrez gain, Kolonbian klaseen arteko berdintasuna lortu behar da; hortaz, merkatua gero eta handiagoa izango da. Frantzian, gu handitu ahal izateko, beste enpresa bati kendu behar dizkiogu bezeroak, baina Kolonbian gero eta pertsona gehiagok izango dute aukera odontologia-kliniketara joateko.

Nolako itxaropenak dituzu egindako kontaktuekin?

Guztiak dira oso interesgarriak, baina oztopo batzuk ere badaude… Zein aukeratu erabakitzen ari gara.

Kolonbiarekin harremanak egonkortu eta Frantzian presentzia egonkortzeaz gain, baduzue beste nazioarteko helbururik etorkizunerako?

Portugalen ere bagaude, baina merkatu txikia da. Odontologian, kotxeekin bezala gertatzen da, hau da, merkatuak eskatzen duen zerbitzu mota ezagutu behar dela, eta lan-errentagarritasun handiena duten merkatuen aldeko apustua egin behar da. Beraz, guretzat ez da berdina Ekuadorrera edo Kolonbiara bidaiatzea (non hazkunde-potentzial handiagoa dagoen) edo Europara bidaiatzea. Gainera, enpresa alemaniar batekin ere lan egiten dugu, eta merkatuak erdibanatzen saiatzen gara. Ez dauka zentzurik haiek indartsuak badira Danimarkan, gu han sartzen saiatzea. Era berean, ez dauka zentzurik haiek Hego Amerikan sartzen saiatzea; izan ere, guk sarbide hobea daukagu bertako merkatua, kultura… ezagutzen ditugulako.

Zein zentzutan?

Urte askoan eratutako lan-harremanak direla eta, Hego Amerika ondo ezagutzen dut. Badakit erritmoa Europan baino motelagoa dela, produktu guztiak Osasunean erregistratu behar direla eta hori ez dela egun gutxiko kontua… Merkataritza-harremanak ezartzeko, harreman pertsonalek garrantzi handia dute: hizkuntza, ohiturak… ezagutzea. Hego Amerikan pazientzia handia eduki behar da: bankura zoaz eta ordubete behar duzu, aireportura hiru ordu lehenago joan behar duzu Espainian ordubete lehenago joatearekin nahikoa den hegaldi baterako… Edo, adibidez, Brasilen, 3:00etan geratzen bazara, 2:30 eta 3.30 artean geratzen ari zara. Dinamika horiek guztiak garrantzitsuak dira negozioak egiterakoan.

Egaz Txorierri bere hirugarren edizioan lanean ari da, eta honako herrialde hauek izango dira Txorierriko enpresen helburu merkatuak: Peru, Frantzia (Toulouse eta Bordele) eta Maroko (Casablanca).

Gainera, azaroaren 18aren eta 24aren artean, proiektuak alderantzizko misioa izango du; izan ere, Txileko erakundeek konponbide teknologikoak bilatuko dituzte honako hauetan dituzten beharretarako: fabrikazio industriala, automatizazioa, errobotika eta ekoizpena hobetzeko 4.0 industria.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jar zaitez kontaktuan Ana Sonia Elorriagarekin (aselorriaga@txorierri.eu , 944536370).

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>