Prestakuntza ikastaroa (multimedia istorioa)

Prestakuntza ikastaroa (multimedia istorioa)

Otsailean eta martxoan emandako gaitasunen araberako eta taldekako prestakuntza-ikastaroa (hiru aste iraun zituen) multimedia-istorio batean laburtu dugu.

Garapen elkarteak bultzatutako Hazilan egitasmoaren baitan, 19 gazteri hainbat gaitasunen inguruko prestakuntza eman zitzaien: talde-lana, sormena eta motibazioa, besteak beste. Helburua da gazte horientzat errazagoa izan dadila enplegua lortzea. Ondoren, banakako orientazio-saioak egin ziren, eta lana bilatzeko edo antzeko eginkizunetarako laguntza eman zitzaien. Hemendik sar zaitezkete multimedia-istoriora (Storify), eta lerro hauen azpian, laburpena bideoan ikusi ahal izango duzue.