Politeknika Ikastegiko ikasleak, Euskotrenen instalazioetan: ‘Prestakuntza oso garrantzitsua da’

Politeknika Ikastegiko ikasleak, Euskotrenen instalazioetan: ‘Prestakuntza oso garrantzitsua da’

Nola egiten da tren baten azterketa? Nola egiten dira errodaduren mantentze-lanak? Nola aldatu dira trenbideetatik zirkulatzen duten unitateak? Nola bermatzen da segurtasuna katenariak 1.800 volteko tentsioa duenean? Zein lanbide-profilek lan egiten dute trenbide-garraioko enpresa batean? Martxoaren 9an, Politeknika Ikastegiko batxilergoko 1. mailako hogei bat ikaslek galdera horien eta beste askoren erantzunak ezagutzeko aukera izan zuten, Euskotrenek Lebarion dituen instalazioetara egin zuten bisitan.

Ekimen hori Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuaren “Ezagutu Aukeratzeko” programaren barruan sartzen da eta EGAZ Txorierrik kudeatzen du. Bisitari esker, ikasleek instalazioak zuzenean ikusi, bertan lan egiten duten pertsonen lanbide-profila ezagutu eta eguneroko lana nola garatzen den aztertzeko aukera izan zuten. “Ekimena oso ondo dago; izan ere, enpresan denbora asko ez badaude ere, parte-hartzaileek norantz jo ikus dezakete”, azpimarratu du Lebarioko lantegi mekanikoko buruak, Gorka Beriainek. Hura izan zen bisitan zehar instalazioen nondik norakoak azaldu zituen profesionaletako bat. Halaber, adierazi zuen bere garaian aukeratu behar izan zuenean, berak ere eskertu zuela enpresen gertuko ezagutza izatea.

web_dentro_2

Eta helburu horrekin berarekin sortu zen “Ezagutu Aukeratzeko” programa: gazteei lan-munduarekiko harreman zuzena emateko, beren etorkizun akademikoari buruzko erabaki oinarridunak har ditzaten. Programan eskualdeko zenbait enpresek parte hartzen dute; eta ikastetxeetan orientazio-jardunaldietan parte hartzeaz gain, beren ateak irekitzen dituzte, DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleek zuzenean ezagut ditzaten enpresa-errealitatea eta horretarako prestatzeko modua.

Bisita horietan, gazteek zalantzak argitu eta galderak egin ditzakete. Martxoaren 9ko bisitan egindakoen artean, lanbide-ibilbideari buruzkoak nabarmendu ziren. Euskotrenen kasuan, sartzeko modua oposizio askeen bidez da. Hala ere, lantegiko buruak honako hau azpimarratu zuen “onena prestakuntza jasotzea da, lanpostu hobea izateko”. “Gero eta prestakuntza hobea izan, orduan eta lanpostu hobea izateko aukera dago. Horregatik beti esaten diegu ikasleei prestakuntza oso garrantzitsua dela”, adierazi du.

web_dentro

Euskotrenera egin zuten bisitan, mantentze prebentibo eta zuzentzailea egiten den lantegiak eta garajeak ikusi zituzten. Hori guztia jardunaldi “oso praktikoan”, azaldu du Beriainek; izan ere, aurreko edizioen esperientziak erakutsi die bisitari gazteei zer interesatzen zaie gehien, eta bisita egokitu dute. “Altxatutako unitate bat erakusten diegu, katenariaren 1.800 volt horiekin inor ez elektrokutatzeko dauden segurtasun-neurri itzelak azaltzen dizkiegu, trenen errodadurak tornu batekin nola zuzentzen diren erakusten diegu, matxura mekaniko eta elektrikoei nola aurre egin…”, azaldu du. Eta azalpen horiek eguneroko adibideen bidez ematen saiatzen dira, gazteek Euskotrenen garatzen den lan mota eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren prestakuntza eta trebetasunak argi izan ditzaten.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');