“Pentsamolde irekiko pertsonak bilatzen ditugu, ingurune kulturaniztunetan lan egiteko gai direnak”

“Pentsamolde irekiko pertsonak bilatzen ditugu, ingurune kulturaniztunetan lan egiteko gai direnak”

Txinako ZTE teknologia-multinazionala Bizkaiko Teknologia Parkean instalatu zen 2014ko abenduan, Euskaltelekin hamar urterako itun estrategiko bat sinatu eta ZTE Managed Services Southern Europe eratu ostean. Bi urte daramatza martxan, eta bertako Harreman Publikoetako eta Komunikazioko zuzendari Mario Bilbaorekin hitz egin dugu, ZTE Managed Services Southern Europe-ko CEO-ordea eta General Manager Liu Xincunenkin batera, Zamudioko egoitza nagusian.

Euskadin gero eta ezagunagoak dira ZTE siglak, baina, zehazki, zer da ZTE?
ZTE Corporation multinazional txinatar handi bat da, eta munduko teknologia-enpresa garrantzitsuenetakoa. Konpainia liderra da teknologia-berrikuntzan, eta industria horretako “end-to end” eta “giltza eskura” soluzioen aukera zabalena eskaintzen du. Mundu-mailako hornitzaile nagusia da telekomunikazio-ekipamenduen eta sareko soluzioen arloan. ZTE lankidetzan aritzen da telekomunikazio-operadore, enpresa eta administrazio publiko ugarirekin, eta itunak ditu haietako askorekin. 160 herrialdetan egiten du lan. ZTEren teknologia erabiltzen dute nazioarteko operadore nagusiek eta mundu-mailako Fortune zerrendako 500 enpresak.

Telekomunikazioen sektorea etengabe ari da aldatzen; hori ikusita, zer erronka izango dituzte epe laburrera Europa hegoaldeko operadoreek?
ZTEren M-ICT 2.0 estrategiaren helburua da enpresa eta operadoreei erronka horiek gainditzen laguntzea. Gure asmoa da partekatzeko ekonomiaren agerraldia, peer-to-peer sareen erabilera handia eta hodei-informatikako plataforma eta zerbitzuak ezaugarri dituen ekonomia honek ematen dituen aukerak aprobetxatzea. Badaude mundu-mailako ekonomia eraldatzeko funtsezko elementu bihurtu diren zenbait joera: birtualtasuna, adimena, hodeiko kudeaketa eta gauza guztien arteko konexioa, besteak beste. ZTE jardunbide horiek birmoldatzen ari da, mundu-mailako ekonomia eraldatzeko aukera handiak sortzeko.

ZTE Managed Services Southern Europe konpainiak bi urte pasatxo daramatza martxan; zer-nolako balantzea egiten duzue?
Abian jarri zenetik bi urte igaro diren honetan, ZTE Managed Services Southern Europe-ek 200 profesional baino gehiago ditu. 2016an, fakturazioa nabarmen areagotu zen eta 27 milioi eurotik gorakoa da une honetan. 2017a urte garrantzitsua izango da proiektua finkatzeko.

Zer gaitasun eta trebetasun profesional behar dira erronka berriei aurre egiteko? Nola aldatu behar da lan-merkatua eta prestakuntza premia horiei erantzuteko?
Nahitaezko bi alderdi nabarmenduko ditut. Batetik, kualifikazio tekniko oso handia. ZTEn kualifikazio eta esperientzia handiko pertsonak ditugu, eta, zalantzarik gabe, gure aktibo handiena dira. Bestetik, hizkuntzak eta pertsonen arteko komunikaziorako gaitasunak menperatzea; ezinbestekoak dira nazioartekoa, kulturaniztuna eta munduari irekitakoa den gurea bezalako enpresa batean.

Zer profil izan behar dute gazteek enpresan lanean hasteko?
Ezagutzetan, trebetasunetan eta jarreretan gaitasun zehatzak dituzten pertsonez gain, pentsamolde irekia dutenak eta ingurune kulturaniztunetan lan egiteko gai direnak bilatzen ditugu beti.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');