Ostalaritzarako diru-laguntzak: Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko saila

Ostalaritzarako diru-laguntzak: Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko saila

Dagoeneko argitaratu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailak iragarritako ostalaritza-sektorerako laguntzak. Esteka honetan, agindua kontsulta daiteke, eta hona hemen laburtzen dugu:

Norentzat da laguntza hau?

COVID-19aren pandemiak ekarritako zailtasunen testuinguruan, Lehendakariaren 38/2020 Dekretuak ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen erabateko itxiera ezarri zuen, hoteletako eta ostatu hartuta dauden bezeroen zerbitzurako beste ostatu batzuetako jantokietan izan ezik. Horren ondorioz, zuzeneko galera ekonomikoak izan dituzte Euskadin ostalaritzaren sektore horretan diharduten langile autonomoek edo soldatapekoek mikroenpresek eta enpresak txikiek. Galera horiek arintzea da, hain zuzen ere, laguntza-lerro honen xedea.

Laguntzak eska ditzakete artikulu honetan aipatutako erakundeek, baldin eta beren jarduera tipologia honetakoa bada:

a) Jatetxe-zerbitzuak: jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta tankera horretako establezimendu finkoak, publikoari oro har irekiak, tokian bertan kontsumitzeko otorduak eta edariak eskaintzen dituztenak modu ohikoan eta profesionalean.

b) Zehazki:

  • EJSN MOTA 5610: Jatetxeak eta janari-postuak, salbu eta jardueraren xede nagusi gisa janaria etxez etxe banatzeko edo bezeroak bertan jasotzeko zerbitzua dutenak.
  • EJSN MOTA 5630: Edari-establezimenduak eta, gainera, dantza-aretoak edo diskotekak.
  • Arau honen esparrutik kanpo uzten dira espresuki honako jarduera hauek: Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako eta beste jaki- zerbitzu batzuk
    • EJSN MOTA 5621: Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.

Epeak

Eskaerak egiteko epea azaroaren 19an hasi eta abenduaren 10ean amaituko da.

Zenbatekoak dira laguntzak?

Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta honela banatuko dira:

  • 1-3 langileko establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro

Kasu guztietan, autonomoak zein soldatapeko langileak hartuko dira kontuan langileen kopurua kalkulatzeko.

Nola eska daitezke laguntzak?

Eskabide bat aurkez daiteke lantoki edo establezimendu bakoitzeko. Horretarako, eskabidea eta gainerako inprimakiak bete behar dira, bai eta erantzukizunpeko adierazpen bat ere, aginduan biltzen diren puntuak aipatuta:

Eskabidea egoitza elektronikoan lor eta bete daiteke.

El acceso a la solicitud, y su cumplimentación se podrá realizar a través de la sede electrónica.

Laguntza-eskaera bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkez daiteke. Eskaera aurkezteak oinarrietan definitutako baldintza guztiak espresuki eta formalki onartzea dakar.

EMAN_IZENA

Dirulaguntza ordaintzeko modua

Aldi bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza pertsona onuradunei, dirulaguntza eman eta onartu ondoren. Interesdunek ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egunetan, onartu dutela ulertuko da.

Ebazpena eta dirulaguntzaren ordainketa

Eskabideak bata bestearen ondotik ebatziko dira, eskabidea guztiz formalizatu zen unearen arabera, eta gehienez ere hiru hileko epean, eskabidea aurkezteko epea guztiz amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei, hiru hilabeteko epean gehienez ere, eskabidea guztiz formalizatzen denetik zenbatzen hasita.

Interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidali ahalko zaizkie, eskabidean jarritako telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek inoiz ez dira jakinarazpentzat hartuko.

Erakunde onuradunen betebeharrak

a) Enpresa-jarduerari berriz ekitea alarma-egoeraren esparruan xedatu ziren ostalaritzako jarduera eteteko neurriak indargabetzen direnean, eta 3.3. artikuluan adierazitako kolektibo onuradunetako batean mantentzea gutxienez lau hilabetez, jarduerari berriz ekiten zaionetik.

b) Jardueran aritzea, gutxienez, lau hilabetez jarraian, establezimenduaren jarduera-etetea amaitzen denetik aurrera zenbatuta.

c) Laguntza emateko eta erabiltzeko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzea eta jarduera gauzatzen jarraitzea.

d) Emandako dirulaguntza onartzea. Puntu honi dagokionez, dirulaguntza esleitzen zaiola jakinarazten duen adierazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen duten informazioa ematea deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz.

f) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean (otsailaren 18ko 4/2005) eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoan (martxoaren 22ko 3/2007) xedatutakoa betetzea, eta aipatutako 4/2005 Legeak Administrazioarekin kontratuak, hitzarmenak edo laguntzak dituzten enpresei ezartzen dizkien betebeharrak beren gain hartzea.

Bateragarriak al dira beste laguntza batzuekin?

Emandako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publikoek eta/edo erakunde pribatuek emandako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

Ikuskatu eta egiaztatzeko lanak

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ikuskatzeko eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen lanak gauzatu ahalko ditu, eta enpresa onuradunek eskatzen zaien informazio gehigarri guztia eman beharko dute.

Datu pertsonalen tratamendua

Eskatzaileen datu pertsonalak «Turismo-arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu- jardueran tratatu eta sartuko dira. Honako arau hauen arabera tratatuko dira datu horiek: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

Informazio gehiago: Galderak eta erantzunak

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>