Nola eskatu alarma-egoeraren adierazpena dela eta autonomoentzako ezohiko prestazioa

Nola eskatu alarma-egoeraren adierazpena dela eta autonomoentzako ezohiko prestazioa

Alarma-egoerak gure ekonomian izango dituen eraginak leuntzeko, administrazioak premiazko neurri ekonomikoak onartzen ari dira. Estatuko gobernuak ezohiko prestazio bat onartu du autonomoentzat, jarduera eten behar badute edo duten fakturazioa asko murrizten bada. Prestazio hori emango zaie etetea edo fakturazioaren murrizketa koronabirusaren hedapena gelditzeko ezohiko neurrien ondorioz gertatu bada.

Hemen kontsulta dezakezu martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretua (COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzkoa).

Honako hau da, orain arte, dekretua interpretatzean egon daitezkeen zalantzak argitzeko Inklusioa, Gizarte Segurantza eta Migrazioko Ministerioak gai honi buruz eman duen informazioa:

- Nork eska dezake jarduera eteteagatiko ezohiko prestazio hori?
Dagokion erregimenean inskribatutako edozein autonomok, larrialdi-egoera dela eta negozioa itxi behar izan badu edo hilabete honetako bere fakturazioa aurreko seihilekoaren batez bestekoari dagokionez % 75 murriztu bada.

- Gutxieneko kotizazio-aldia behar da prestazioa eskatzeko?

Ez, prestazioa eskatzeko ez da beharrezkoa gutxieneko kotizazio-aldirik izatea. Beste prestazio batzuetan beharrezkoa da, baina honetan erregimenetako batean altan emanda egon behar da, baita gizarte-kotizazioen ordainketa egunean izatea ere.

- Prestazioa jaso daiteke Gizarte Segurantzarekiko zorren bat izanda ere?
Bai, Gizarte Segurantzak ahalbidetuko die jarduera etetean edo fakturazioa murriztu zeneko datan zorrak zituzten autonomoei zor dituzten kuotak 30 eguneko epean ordaintzea. Ordaindu ondoren, prestazio horretarako sarbidea izango dute.

-Bere kargu langileak dituzten autonomoek ere prestazioa eska dezakete?

Bai, bere kargu langileak dituzten autonomoek, alarma-egoeragatik itxi behar izan badute edo beren fakturazioa % 75 murriztu bada, langileentzako ABLEE bat aurkeztu eta ezohiko prestazioa eska dezakete.

- Prestazio horretan, diru-sarrerarik ez duenak ez du kotizaziorik ordaintzen?
Prestazioak hori baino gehiago barne hartzen du. Prestazioarekin, horretarako eskubidea duenak kobratuko du, baina, horrez gain, ez du kotizaziorik ordainduko. Halaber, etorkizunean dagozkion prestazioetarako, orain kotizatu duela ulertuko da.

- Jarduera eteten duten autonomoek jarduera hori bera mantentzeko dituzten onurei uko egin beharko diete (tarifa finkoa, adibidez)?
Ez; horri dagokionez, dekretuak adierazten du ezohiko prestazioa jaso bitartean, kotizatu dela aintzat hartuko dela. Horregatik, laguntza horiek jasotzen ari diren autonomoek mantendu ahal izango dituzte eta ez dituzte jarduera mantentzeari lotutako onurak galduko.

- Zer gertatzen zaie zerbitzua ematen jarraitzera behartuta dauden autonomoei; adibidez, taxi gidariei?
Prestazioa jaso ahal izango dute beren fakturazioa % 75 murriztu dela frogatzen badute. Frogatzen badute diru-sarrerak aurreikusitako % 75ean murriztu direla, ez litzateke inongo arazorik egongo prestazioa eta jarduera bateratzeko.

- Nola aitortuko da zergak moduluka ordaintzen dituen autonomo baten fakturazioaren murrizketa?
Gizarte Segurantzan aztertzen ari gara nola egokitu dezakegun prestazioa fakturarik eman behar ez duten autonomoei.

- Zein da prestazio horren zenbatekoa?
Prestazioa oinarri arautzailearen % 70 izango da. Horrek esan nahi du jarduera eteteagatik gutxienez 12 hilabetetan kotizatu denean zenbatekoa oinarri arautzailearen % 70 izango dela.
Denbora gutxiago kotizatu duenak, langile bakoitzaren kolektiboaren gutxieneko kotizazio oinarri arautzailearen % 70 jasotzeko eskubidea izango du.

- Zenbateko epean zehar jaso daiteke prestazio hori?
Hilabetez jasoko da, eta alarma-egoera amaitzen den hileko azken egunera arte luzatzeko aukera egongo da egoera luzatuko balitz eta hilabete baino gehiago iraungo balu.

- Noiztik eska daiteke ezohiko prestazio hori?
Alarma-egoera dela-eta negozioa itxi behar izan duten autonomoek dekretua indarrean sartu bezain laster eska dezakete.

Hilabeteko fakturazioa murriztu dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar dutenen kasuan, dokumentazio hori aurkeztu bezain laster eska daiteke.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>