Negozio bati ekiteko laguntzak

Negozio bati ekiteko laguntzak

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Egaz Txorierriren bidez eta Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, negozio-ideiak aktibatzeko aholkuak eta diru-laguntzak ematen dizkie 3 hilabetez, arduraldi esklusiboan, aholkularitza espezializatua jaso nahi duten 39 ekintzaileri, enpresa-ideia bat gara dezaten edota enpresa bat martxan jar dezaten.

Deialdian, alde batetik, 24 laguntza emango dira negozio-ideiak garatzeko, eta pertsona sustatzaile bakoitzari 1.000 euro emango zaizkio; bestetik, 15 laguntza emango dira enpresak martxan jartzeko, 1.500 euro ekintzaile bakoitzari. Halaber, ahalegina egingo da hautaketa-prozesuan emakume ekintzaileak egon daitezen.

Ekintzailea 30 urtetik beherakoa bada, laguntzaren zenbatekoa % 15 handituko da. Era berean, proiektuaren sustatzailea emakumea bada, % 15 areagotuko da laguntza (bi ehunekoak metagarriak dira). Horrela, bada, 1.300 eurora arteko diru-laguntza jaso daiteke ideia bat aztertzeko, eta 1.950 eurora artekoa negozioa sortzeko.

Egin ezazu eskaera uztailaren 1a baino lehen

2015ean, guztira, 26 pertsonak sustaturiko 18 negozio-ideia lagundu ziren. Pertsona horiek aholkularitza eta diru-laguntza jaso zuten euren ideia bideragarria zen aztertzeko (30.350 euro eman ziren denera). Laguntza gehienak (19) emakumeei eman zitzaizkien.

Deialdi horretan bertan, 24 laguntza eman ziren enpresak martxan jartzeko, eta bi herenak emakumeek jaso zituzten. Aholkularitza emateko eta enpresa sortzeko faseen zenbatekoa 30.450 eurokoa izan zen. Guztira 17 proiektu lagundu ziren; hortik hamar bat enpresa sortu ziren, eta hamalau enplegu.

Egin ezazu eskaera uztailaren 1a baino lehen.

Informazio gehiago: 94.453.63.70 edo egaz@txorierri.eu.

Oinarriak- Negozio ideiak garatzeko

Eskaera – Negozio ideiak garatzeko

Oinarriak -Enpresak martxan jartzeko

Eskaera – Enpresak martxan jartzeko

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>