Nazioarteko 21 proiektuk hautagaitza aurkeztu dute Egaz Txorierrin, Global Training beketan parte hartzeko

Nazioarteko 21 proiektuk hautagaitza aurkeztu dute Egaz Txorierrin, Global Training beketan parte hartzeko

Txorierriko Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak (EGAZ Txorierri) nazioarteko 21 proiekturen hautagaitzak jaso ditu hainbat enpresatatik, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen 2017ko Global Training Nazioarteko Beken programan parte hartzeko. Onesten diren hautagaitzek beren proiektuak gauzatzeko aukera izango dute, eta, horri esker, proiektu bakoitzean parte hartzeko hautatuko diren gazte profesionalek prestakuntza jaso ahal izango dute.

Enpresek eta erakundeek honako hamar herrialde hauetan aurkeztu dute nazioarteko proiektuetarako hautagaitza: Afrika (Aljeria), Amerika (Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguay), Asia (India) eta Europa (Frantzia eta Erresuma Batua). Proiektu horietan parte hartzeko, arlo hauetako profesionalak behar dituzte: merkataritza, bide-ingeniaritza, arkitektura, ingeniaritza industriala, ingeniaritza teknikoa eta marketina eta kanpo-merkataritza.

Global Training programaren helburua da lanik gabe dauden eta edozein profiletako unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urte bitarteko gazteak trebatzea, aukera emanez munduko edozein herrialdetan harrera-erakunde gisa bat egin nahi duten enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko. Enpresa horiek, bestalde, aukera dute beren nazioarteko proiektuak sakontzeko eta garatzeko, gazte profesionalen parte-hartzeari esker. Lan hori egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak oso-osorik ordaintzen ditu bekari dagozkion sei hilabeteak, eta Egaz Txorierrik enpresen eskura jartzen ditu goi-mailako kualifikazioa duten, hizkuntzak dakizkiten eta, batez ere, gogoa eta ilusioa duten gazteak.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>