Mupsic: gozatu, musika ikasteko eta sentitzeko

Mupsic: gozatu, musika ikasteko eta sentitzeko

Esaten dute bizitzan arrakasta lortzeko nahikoa dela zenbait osagai izatea: talentua, jarraikitasuna, koherentzia eta pasioa, pasio handia. Ander Bilbaorekin goiz bat igaro dugu, eta, horren ondoren, ez dugu zalantzarik: MUPSIC geratzeko etorri da. Sortzaileak osagai horietako bakoitzaren dosi handiak ditu.

Derioko bere zentroan hartu gaitu Anderrek; musikaren prestakuntza- eta garapen-zentro bat da, eta bertan, bere bi pasio handiak batu ditu: musika eta giza jokabidea. Zentro horretan, gainera, musika “jotzen irakatsi” ez ezik, musika ulertzen eta interpretatzen ere irakasten da. Zentroak ez ditu artistak bilatzen; aitzitik, musika jotzen goza dezaten bilatzen du, musikaz elika daitezen, teknika hobetu dezaten eta “musikaren matematikak uler ditzaten”.

MUPSICen metodologia ikaskuntzaren psikologian oinarritzen da; izan ere, sortzaileak azaldu digunaren arabera, pertsona bakoitzak desberdin entzuten eta interpretatzen du musika, eta denok gara musika-gaitasunak garatzeko gai; horrek adore gehiago ematen du. Guztiz okerra da pentsatzea norbaitek ez duela musikarako balio.

MUPSICen ikasgeletan edozein motatako pertsonak aurki ditzakegu: oso ondo jotzen dutenak eta beren teknika hobetu nahi dutenak, musikan hasi berri direnak eta ideiarik ez dutenak… Lehen egunetik gitarrarekin hasten dira. Ahalik eta modu oinarrizkoenean hasten dira akordeak eta afinazioa ikasten, musikan gauzak nola egiten diren ikasten. Lehenbizi jo eta gero ikasi, talentua mugatzen duten eskema arautuetatik ihes eginez.

Hori dela eta, musikaren prestakuntza- eta garapen-zentro hau pertsona bakoitzera eta haren behar espezifikoetara egokitzen da. Garrantzitsuena da bakoitzak musika nola interpretatzen duen ikustea eta, hala, hautematea zer den gertatzen dena, zein diren pertsona horren erraztasunak eta zailtasunak eta horren gainean lan egitea. Horretarako, pertsonen bilakaerara ondoen egokitzen den metodologia bilatzen da.

Ander oso pozik dago MUPSICekin. Urruti ikusten ditu jada garai batean familiak eman zion babesa edo Egaz Txorierrirekin egin zuen aholkularitza-, babes- eta prestakuntza-lana. Babes pertsonalizatua jaso zuen azken horri esker; Negozio Planaren bitartez, bere ideia osatzen eta haren bideragarritasuna aztertzen lagundu zion. Hori ezinbestekoa da, noski, edozein proiektu martxan jartzeko. Horrez gain, ekintzaile gisa bere gaitasunak eta ahalmenak hobetzeko prestakuntza ere jaso zuen Egaz Txorierrirekin, baita eskuragarri zeuden diru-laguntzetarako sarbidea ere.

 Mupsic, emprendizaje con Egaz Txorierri

Urtebete geroago, bakarrik ibiltzeari utzi eta bi profesionalekin batera hasi zen lanean. Hala, diziplina anitzeko talde bat sortu zuen, musika-pedagogo batekin eta pianista klasiko batekin. Horrek zentroaren gaikuntza aberastu zuen eta gitarra akustiko eta espainolaren eskaintzari, piano- eta kantu-eskolak eta 3 urtetik aurrerako haurrentzako musika-prestakuntza goiztiarra gehitu zizkion.

Izan ere, haurraren entzumena zenbat eta lehenago lantzen hasi, orduan eta hobeto. Ez soilik musikatik aterako dituzten balioengatik (ahalegina, talde-lana, aniztasunarekiko eta arauekiko errespetua, hausnarketa, enpatia…), baizik eta bizitzako lehen urteetan gure burmuinak ahaleginik egin gabe bereganatzen duelako musika-ikaskuntza, ama-hizkuntzarekin gertatzen den bezala.

Anderrek ondotxo daki hori. Berandu hasi zuen musika-ibilbidea, 15 urte zituela, baina oso modu bizian hasi zuen. Egunean 8 orduko entseguak ere egiten zituen, aurretik garatu gabeko gaitasuna lortzeko. Musikari onekin formatu zen; horien artean zeuden, besteak beste, euskal Jazzaren bi musikari handi: Kike Mora baxu-jotzailea eta Carlos Velasco gitarra-jotzailea. Eta Espainia osoan biran aritu zen bi talderekin. Hala ere, gehiago behar zuen musikatik.

Musikaren matematikak ulertzeko formula perfektua aurkitzeaz eta kantuak konposatzen dituenaren buruan zer gertatzen den ulertzeaz gain, beste pertsona batzuek hori bera sentitzea lortu behar zuen. Ez da magia, ezta alkimia ere, metodologia ona, interesa eta frustrazioarekiko tolerantzia baizik. Musikaren ezagutzak eta gure gaitasunen garapenak ematen digute ezagutza horiek abesti batean irudikatzeko aukera.

 

Informazioni gehiago:
Mupsic, Formación y desarrollo musical
C/ Ganburu, 5 48160 Derio
635759631

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>