Martxan da Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa, zeinak, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko xedearekin, praktikak eskaintzen dituen enpresetan

Martxan da Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa, zeinak, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko xedearekin, praktikak eskaintzen dituen enpresetan

Proaktibotasuna, talde-lana, iniziatiba, inplikazioa, egoten jakitea eta, azken finean, jarrera norberaren curriculuma bezain garrantzitsuak dira jardun profesionalean. Langabezian dauden goi-mailako tituludunek gaitasun horiek guztiak lantzeko xedearekin, urriaren 7an hasi zen EGAZ Txorierrin –eta urriaren 28ra arte egongo da martxan– Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik berak diruz lagundutako Hazilan proiektuaren hamargarren edizioa.

Laurogei orduko ikastaroa da, eta motibazio-saioen eta coaching tekniken bitartez, dozenatik gora kideko talde batek gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko egingo du lan. Aipatzeko modukoa da taldekideen profil akademikoak oso ezberdinak direla, besteak beste, ingeniaritzako, matematiketako, giza baliabideetako, arkitekturako eta psikologiako ikasketak egin baitituzte. Prestakuntza akademiko horri beste gaitasun batzuk gehituko dizkiote orain. Gaitasun berri horiek pertsonalak dira, curriculum akademikoetan agertu ohi ez diren arren, enpresetako lan-taldeetan sartzeko garrantzitsuak direnak. Horren jakitun, egungo lan-merkatuan eskatu egiten da langileek gaitasun horiek edukitzea.

Horregatik guztiagatik, prestakuntza honek parte-hartzaile bakoitzari haren potentzialari ahalik eta probetxu gehien ateratzen eta zenbait teknika eta ezagutza eskuratzen lagunduko dio. Modu horretan, hobeto transmitituko dizkiete gaitasun horiek enpresei, zergatik kontratatu behar dituzten argudiatzen dutenean.

Prestakuntza horri 200 ordu praktika gehituko zaizkio, eta horri esker, beren talentuaren eta ikasitakoaren balioa azpimarratu ahal izango dute parte-hartzaileek, ikastaro honen azken xedea kalitatezko laneratzea lortzea baita.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>