Mapamundi Elkarrekin Mundura

Mapamundi Elkarrekin Mundura

Egaz Txorierrik zure enpresaren lehiakortasuna nazioartean hobetzearen alde egiten jarraitzen du Elkarrekin Mundura programaren bidez, Bizkaiko beste 4 eskualdetako eragileekin (Enkartur, Inguralde, Meatzaldeko Behargintza eta Mungialdeko Behargintza), Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) elkartearekin.

Gure ustez, eguneroko bizimoduan zailtasunak ditugun arren, ez dugu bistatik galdu behar etorkizuna. Hori bai, eguneroko beharrak eta epe ertain zein luzeko estrategiak uztartzeko gai izan behar dugu, baina ikuspegi berri eta estrategikoarekin Bizkaiko enpresa-sarearentzat.

Elkarrekin Mundura 2021 berritasunez beteta dator, eta pixkanaka aurkeztuko dizkizugu, baina garrantzitsuena enpresak benetako protagonista bihurtzea da.

Zure enpresak…

Badu esperientziarik merkatu batean edo gehiagotan?

Beste kanpo-merkaturik identifikatzeko beharra du?

Esportatu egiten du, baina modu irregularrean eta aldika?

Esportatzeari ekin nahi dio, baina ez daki nola?

 

Lagun iezaguzu Elkarrekin Mundura Mapamundia marrazten.

Zure partaidetzaz, hauek lortuko dituzu:

  • Zure enpresa hobeto ezagutzeaeta zure ondoan modu pertsonalizatuan lan egitea.
  • Bizkaiko enpresentzako merkatuak, sinergiak eta aukerak identifikatzea.
  • Elkarlanean arituko diren enpresa- eta erakunde-sarea sortzea, nazioarteko merkatuetan aukerak sortzeko.
  • Enpresa parte-hartzaileen interesen araberako nazioartekotze-proiektuak diseinatzea elkarlanean.


Konta iezaguzu. Sakatu HEMEN

Epea: maiatzaren 31 arte

Ekimena interesgarria izango zaizula uste dugu eta aldez aurretik zure lankidetza eskertu nahi dugu.

“Azkar joan nahi baduzu, ibili bakarrik. Urrun iritsi nahi baduzu, ibili lagunduta”.

- Esaera zahar afrikarra –

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>