“Krisiaren eraginez, lehen ikastarora etortzea pentsatu ere egiten ez zuen jendea etortzen da orain”

“Krisiaren eraginez, lehen ikastarora etortzea pentsatu ere egiten ez zuen jendea etortzen da orain”

Mentxu Zaldua. Integra taldeko hezlea

“Krisiaren eraginez, lehen ikastarora etortzea pentsatu ere egiten ez zuen jendea etortzen da orain”

Mentxu Zaldua Integra taldeko hezlea eta kooperatibako bazkidea da. 20 urte baino gehiago darama autoenpleguarekin loturiko gaietan hezten, eta, bere ustez, krisiak eragin du enpresak sortzeko ikastaroetara lehen etortzen ez zen jendea bertaratzea. “Orain etortzen diren pertsonek denbora asko zeramatzaten enpresaren batean lanean, eta kaleratu egin dituztenez, negozio txiki bat muntatzea pentsatzen ari dira” adierazi du.

- Nola dago egituratuta ikastaroa? Nola dago banatuta?

Ikastaroan Negozio Planak barne hartzen dituen alde guztiak jorratzen dira: merkatuaren azterketa, marketin-plana, legezko betekizunak (besteak beste, Datuak babesteko lege organikoari buruzko legearen betekizunak), ekonomia- eta finantza-plana eta abar.

- Ikastaroaren zein alderdi da zailena ekintzaileentzat?

Zailena norbere negozioarekin zerikusirik ez duena da; hau da, itxura juridikoa, enpresari alta emateak dakarkiona, PFEZ eta abar. Era berean, lan handia ematen du zure negozioaren bideragarritasuna aztertzeko ekonomia- eta finantza-plana egiten hasteak. Alderdi honi dagokionez, esan behar da garrantzitsua dela gerora begira plan horretan proposatzen den hazteko aurreikuspena ikustea, jakiteko ea enpresa helburuak betetzen ari den edo enpresako proiektuak epe labur/ertainean jarraituko duen.

Alderdi teknikoago horiek nahaste ugari eragin ohi dituzte. Hori bai, ulertzen dute ezinbestekoak direla negozio bat sortzeko.

- Zer-nolako jendeak eman ohi du izena ikastaro horietan? (gizonek, emakumeek, gazteek, adinekoek)

Oro har, gizon gehiago egon ohi dira emakumeen aldean, denak adin guztietakoak. Hala ere, krisiaren ondorioz, orain ikastarora jende jakin bat bertaratzen da: urte asko zeramatzana enpresaren batean lanean, eta inoiz ere bide honetan pentsatu ez zuena. Duela zenbait urte, egoera oso bestelakoa zen, jende gazteagoa etortzen baitzen. Orain, berriz, adin guztietako jendea ikus dezakezu.

Lanean eskarmentu handia duen jendea izan ohi da; ondo ezagutzen dute lan-merkatua, eta euren negozioa sortzeko asmoa dute. Behar duten bakarra da norbaitek dakiten horri forma ematea, horrela euren kabuz lan egin ahal izateko. Gauzak horrela, autoenplegurako ikastaroak oso modu ona dira profesional-mota horiei orientazioa emateko.

- Orduan, krisiak ekintzaileen adina areagotzea eragin du?

Bai, enpresa batean urte asko daraman jendea izan ohi da. Horrela, kaleratzen dituztenean, “eta zer egingo dut orain?” galdera egiten diote beren buruari; izan ere, beti izaten da zaila lana aurkitzea, eta are gehiago adin-tarte jakin bateko jendearen kasuan. Beraz, kaleratzeen ondoriozko kalte-ordainak baliatu ohi dituzte negozio txiki bat sortzeko.

- Zein izaten da ikasleen erantzuna? Egonezin handiko jendea al da?

Jende gehienak galdera asko egiten ditu eta interesa jartzen du. Horrez gain, itxaropen askorik gabeko jendea ere etortzen da, baina azkenean erabat aldatzen dute pentsamoldea eta ikastaroak erabilgarriak izan daitezkeela ikusten dute, diru-laguntzaren bat lortzeko baliabide gisa.

Oro har, zaila izaten da ikastaro hauek ematea, nork bere proiektua izaten duelako eta norbere negozioari buruz ikasi nahi duelako. Hori, neurri batean, ulertzekoa da, aurkezten dituzten proiektuen heterogeneotasuna kontuan hartuta.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>