Koronabirusaren krisiaren eraginezko ABLEE bat aurkezteko urratsak

Koronabirusaren krisiaren eraginezko ABLEE bat aurkezteko urratsak

Koronabirusaren hedakuntza geldiarazteko neurriak ondorio zuzenak ari dira izaten enpresetan eta langileengan, eteteekin eta jardueren murrizketa sakonekin. Osasun-krisi horren eragin sozioekonomikoak arintzeko, Gobernu zentralak 8/2020 Errege Dekretua onetsi zuen martxoaren 17an, ezohiko premiazko neurriei buruzkoa. Horietan artean, Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteen (ABLEE) mekanismoen eta baimentze-epeen arintzea eta langileen lanaldiaren murrizketa daude, II. kapituluan xedatzen den moduan (22-28 artikuluak).

Arauketa hori indarrean egongo da COVID-19 koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ezohiko epeak irauten duen bitartean.

Zein da ABLEE horien izapidetzearen kausa?

ABLEE horien izapidetze-kausa “ezinbesteko kasuak” izango dira, eta, horren bidez, arauketa horretara egokituko dira kontratu-eteteak eta lanaldi-murrizketak, Covid-19ren ondorioz zuzeneko jarduera-galera ekarri dutenak.

Zein egoera aurreikusten dira ABLEE bat eskatzeko?

Arauketak aurreikusten dituen egoeran artean, honako hauek dakartzatenak daude, besteak beste: jardueren etetea, lokal publikoen aldi baterako itxiera, garraio publikoa mugatzea eta, oro har, pertsonen edo salgaien mugikortasunaren mugatzea. Horrez gain, kontuan hartuko dira plantillaren kontagioak eragindako premiazko egoera larriak, prebentziozko isolamendu-neurriak hartzea (behar bezala egiaztatuak) edo jardueraren ohiko garapenarekin jarraitzea eragotziko duten hornidura-faltak.

Nork eska dezake ABLEE bat?

Edozein autonomo edo enpresak eska dezake ABLEE horiek izapidetzea.

Zein urrats eman behar ditut?

Prozedura hiru urratsek osatuko dute:

1.- Enpresaren eskaeraren bidez abiaraziko da, eta COVID-19ren ondoriozko jarduera-galerari buruzko txostena eta egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu beharko ditu. Enpresak, gainera, eskaeraren berri emango die langileei, eta txostena eta, hala badagokio, egiaztapen-dokumentazioa, langileen ordezkariari helarazi beharko dizkio.
2.- Lan-autoritateak ezinbesteko kasuak egiaztatuko ditu.
3.- Lan-autoritatearen ebazpena bost eguneko epean emango da, eskaeratik zenbatzen hasita. Ezinbesteko kausa eragin duen gertakariaren datatik aurrera egongo da indarrean.

Gainera, Legegintzako Errege Dekretuak xedatzen du ABLEE bat egiten duten enpresei Gizarte Segurantzaren kuotak salbuetsi ahalko zaizkiela, espediente horiek eragindako pertsonei dagozkienak. Kontratua eten zaien langileei eta ABLEEaren ondorioz lanaldi murriztu zaienei aplikatuko zaie.

Non aurkezten da ABLEE bat?

ABLEE hori honako hauetan aurkeztu beharko da (idatziz edo telematikoki):

-Autonomia-erkidegoen lan-sailetan, betiere lan-zentro guztiak autonomia-erkidegoaren esparruan badaude.
-Lana, Migrazioak eta Gizarte Segurantza Ministerioan, Lanaren Zuzendaritza Nagusian, autonomia-erkidego bat baino gehiagori eragiten dieten lan-zentroak egonez gero.

Informazio gehiago eta izapidetze telematikoa:
https://www.euskadi.eus/komunikazioa/enpleguko-erregulazioko-espedienteak/web01-tramite/eu/

Arazoak badituzu izapidetze elektronikoarekin, jar zaitez harremanetan erabiltzaileen arretarako zentroarekin, honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 68 38.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>