Kolonbiako misio komertzialerako azken plazak! Elkarrekin Mundura! Apunta zaitez!

Kolonbiako misio komertzialerako azken plazak! Elkarrekin Mundura! Apunta zaitez!

Oraindik garaiz zabiltza aurtengo Kolonbiako misio komertzialean izena emateko; maiatzaren 6tik 10era bitartean izango da.

EGAZ Txorierrik, Bizkaiko lau garapen-agentziarekin, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin (Garapen) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, aukera ematen die Bizkaiko enpresei merkatu berriak ezagutzeko, aukerak sortzeko eta kontaktuen sarea zabaltzeko, ‘Elkarrekin Mundura’ ekimenaren bidez. Horren barnean, EGAZ Txorierrik eskualdeko enpresen parte-hartzea kudeatzen du.

Zer gastu estaltzen ditu?

  • Enpresako langileen bidaia- eta ostatu-gastuak (mantenua ez).
  • Konfiantzazko taxi-zerbitzua helmugan.
  • Agenda komertzial pertsonalizatua, erakunde eta enpresetarako bisitak barne.
  • Misio komertziala, Bizkaiko beste enpresa batzuekin lankidetzan, zure kontaktuen sarea zabaltzeko.
  • Laguntza teknikoa jatorrian eta helmugan, programa osoan zehar.

Dagoeneko sei enpresak izena eman dute Frantziako misio komertzialean parte hartzeko, eta zortzik Txileko misio komertzialerako.

Ez galdu zure merkatua Kolonbiara zabaltzeko aukera!

AZKEN PLAZAK: IZEN-EMATEA

  • Martxoaren 1era arte.
  • Informazio gehiago eta izen-emateak: Ana Sonia Elorriaga Azcorra (aselorriaga@txorierri.eu, 94.453.63.70)

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>