Jaso itzazu EGAZ Txorierriren lan-eskaintzak eta albisteak WhatsApp bidez

Jaso itzazu EGAZ Txorierriren lan-eskaintzak eta albisteak WhatsApp bidez

EGAZ Txorierrik mezularitza-zerbitzuek ematen dizkioten aukeren aldeko apustua egiten du eskualdeko pertsonengana hurbiltzeko, komunikazio-kanal berri bat sustatzearen bidez. Hari esker, berehala jakin ahal izango dira Txorierriko Mankomunitateko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuko aktualitateko albisteak.

EGAZ Txorierriko WhatsApp zerbitzuan harpidetzen denak (681 251 800) erakundeak argitaratutako enplegu-eskaintzak, prestakuntza-aukerak eta EGAZen inguruko albiste garrantzitsuenak jasoko ditu aldian-aldian.

Albiste-zerbitzu honetan izena ematea doakoa da, eta oso erraza. Nahikoa da zure mugikorreko agendan 681 251 800 telefonoa gehitzea eta WhatsApp mezu bat bidaltzea, EGAZ idatzita. Harpidetza balioztatzean, informazioa jaso ahal izango duzu (zure datuak Datuak Babesteko Legeak babestuko ditu).

Izena emateko urratsak:

  1. Gehitu agendan EGAZen zenbakia: 681 251 800
  2. Idatzi mezu bat WhatsaApp bidez, EGAZ testuarekin, gure datu-basean sartzeko
  3. Zerbitzua balioztatzean, informazio eguneratu guztia jaso ahal izango duzu.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>