Jarrera, balio ziurra enpresentzat

Jarrera, balio ziurra enpresentzat

Enpresen esperientzia hezkuntza-mundura hurbiltzeko asmoz, IDDTEK ingeniaritza-enpresak prestakuntza-jardunaldi bat egin zuen Txorierri Ikastegi Politeknikoko ikasleekin, Txorierriko Mankomunitateak sustatzen duen “Ezagutu Aukeratzeko-Conocer para elegir” programaren esparruan. Jardunaldi horretan, Irene Rodríguez IDDTEKren sortzaile eta kudeatzaileak lan-merkatuan arrakastaz sartzeko gako batzuk eman zituen.

Jarrera positiboak lagundu egiten du lana aurkitzen eta mantentzen. Jendea lan-elkarrizketan gezurretan aritu daiteke, baina behar-beharrezkoa da horren atzetik beste zerbait egotea”, azaldu zuen Irene Rodríguezek. Enpresek prestakuntza egokia duten eta prestakuntza hori gauzatzen dakiten pertsonak nahi dituzte, baina, batez ere, taldean ondo moldatzen diren pertsonak nahi dituzte, pertsona proaktiboak, gogor lan egiteko prest daudenak. “Aukerak egunero aurkezten zaizkigu, baina prest ez bagaude, ez ditugu ikusten”, adierazi zuen.

Asmo eta helburu profesionalak lortzeko lau urrats gomendatu zituen:

  1. Helburu bakar baten ordez, helburu txikiak ezarri.
  2. Bideaz gozatu.
  3. Beste pertsona batzuekin partekatu.
  4. Nork bere burua ikustea egin nahi duen lanean.

Kanpoko faktoreak dauden arren, barnekoak askoz ere garrantzitsuagoak dira”, esan zuen IDDTEKren kudeatzaileak. Bere esperientziaren berri eman zuen: ingeniaritza-ikasketak utzi eta goi-mailako prestakuntza teknikoko modulu bat egitea erabaki zuen, eta jarrerari lotutako beste zerbait gaineratu zion horri: enpresaz enpresa joan zen lan egiteko interesa erakusteko eta proiektuetan lan egitea eskatzeko. Eta hortik sortu zen IDDTEK, gaur egun 29 langile dituen enpresa.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>