Jada eman dezakezu izena Global Training Bekak lortzeko!

Jada eman dezakezu izena Global Training Bekak lortzeko!

Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) eta Donostiako Sustapenak (Donostiako Garapen Agentzia eta Ekonomia Sustatzeko Saila) 60 Global Training Beka atera dituzte aurten ere, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

30 urte baino gutxiago eta unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak badituzu, ez galdu Global Training Bekak lortzeko aukera.

Zertan datza beka?

8-10 hilabeteko egonaldia egin ahal izango duzu atzerrian, eta nazioarteko esperientzia profesionala izango duzu zure curriculumera gehitzeko. Horrek ateak irekiko dizkizu etorkizunean, enpresa-munduan. Gainera, kanpora joan aurretik 50 orduko nazioarteko prestakuntza-ikastaro bat egingo duzu.

Bekak 8-10 hilabeterako dira, eta hilean 1.124,77 € jasoko dira.

Hainbat arlotako ikasketak dituzten pertsonek jaso ditzakete bekak: ingeniaritza, administrazioa eta finantzak, komunikazioa, biologia, etab.

Sareko izen-ematea

Ekainaren 26tik uztailaren 27ra arte egongo da irekita izena online emateko epea, honako lotura honetan:

Global Training Bekak

Egaz-en aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • • CVa ingelesez
  • • Motibazio-gutuna
  • • Argazkia, txarteleko tamainakoa
  • • Heziketa arautuko titulu ofizialak (jatorrizkoak eta kopiak)
  • • Hizkuntzen titulu ofizialak (jatorrizkoak eta kopiak)
  • • Zinpeko aitorpena
  • • Izena online eman dela egiaztatzen duen agiria (izena online eman ondoren agertuko da)

Izena online eman dela egiaztatzen duen agiria (izena online eman ondoren agertuko da)

Txorierri etorbidea 46, 13A pab., 48150 – Sondika

Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.becasglobaltraining.eus/

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');