Irekita dago Txorierri Bekak, Txorierriko gazte langabeak kontratatzeko laguntzak, eskatzeko epea

Irekita dago Txorierri Bekak, Txorierriko gazte langabeak kontratatzeko laguntzak, eskatzeko epea

Txorierri eskualdean erroldatuta dauden, profesionaltasun-ziurtagiria, heziketa-zikloa edo unibertsitate-gradua duten eta 18-30 urte artean dituzten pertsonak “lanekoak ez diren praktikak” egiteko hartzen dituzten enpresentzako diru-laguntzak martxan daude jada.

Beka horiek Gaztedi Bizkaia Txorierri Erandio 2018 programaren esparruan sartzen dira, eta Txorierriko Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak jarri dituzte martxan. Sei hilabete iraungo dute eta zenbatekoa 3.600 eurokoa izango da. Diru-laguntza horiekin, Txorierriko gazteek enplegua lortzeko eta prestakuntza jasotzeko aukera izango dute; horrela, aurrenekoz hasi ahal izango dira lan-munduan, ordainduta eta tutore baten begiradapean, enpresa batean praktikak eginez.

EGAZ Txorierrik 6 beka kudeatuko ditu. Diru-laguntza hori jasotzeko aukera izango dute gazte bat lanekoak ez diren praktiketan hartzen duten enpresek. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez egin beharko dute eta gazteek 6 hilabeteko egonaldia egingo dute. Praktikaldia 2018ko ekainaren 1a eta 2018ko abenduaren 31 bitartean hasi behar da.

Eskaerak EGAZ Txorierri, eskualdeko enplegu eta sustapen ekonomikoko agentziaren bidez kudeatuko dira.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>