Irekita dago Lehen Aukera 2017 programaren barnean gazte langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Irekita dago Lehen Aukera 2017 programaren barnean gazte langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Azaroaren 10era arte irekita egongo da enpresek gazte langabetuak (30 urtetik beherakoak) kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Diru-laguntza horiek kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea xede duen Lehen Aukera 2017 programaren barnean emango dira; hain zuzen ere, esperientzia profesionala lortzen eta lan-munduan sartzeko prozesua sendotzen lagunduko zaie.

Diru-laguntzaren zenbatekoak desberdinak izango dira sinatutako kontratu motaren arabera (mugagabea edo praktiketakoa): 7.600 eurora arte kontratu mugagabeengatik, 4.500 eurora arte 6 hilabeteko kontratuengatik, eta 4.950 eurora arte 12 hilabeteko kontratuengatik. Zenbateko horiek % 10 areagotuko dira kontratuak emakumeei egiten bazaizkie emakumeen ordezkaritza gizonezkoena baino txikiagoa den lanbideetan; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko den taula batean zehaztuko dira lanbide horiek.

lehen-empresas

Nahi duten enpresek eskaera aurkez dezakete EGAZ Txorierriren bulegoetan. Aldeko ebazpena jasotzen badute, hilabeteko epea izango dute enplegu-eskaintza aurkezteko. Kontratuak 2017ko abenduaren 10ean hasiko dira beranduenez, lanaldi oso edo partzialekoak izan beharko dute (inoiz ere ez ezarritako lanaldiaren % 70 baino gutxiagokoak) eta lanpostuek bat etorri beharko dute kontratatutako pertsonaren ikasketa- edo prestakuntza-mailarekin. Praktiketako kontratuek 6 hilabeteko iraupena izan beharko dute gutxienez.

Baldintzak EGAZ Txorierriren webguneko laguntzen atalean kontsulta daitezke. EGAZ Txorierri agentziak Lanbideren baimena dauka kontratatzeko laguntza hau izapidetzeko.

image002

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>