EGAZ Txorierrik, Garapenekin elkarlanean (Euskadiko tokiko erakundeek osatutako garapen agentziak biltzen ditu), Euskal Jaurlaritzaren Global Training nazioartekotzeko beken bidez, aukera ematen die nazioarteko egoitza duten enpresei, profesional-kopurua handitu nahi badute. Bizkaiko Foru Aldundiak, GAZTEDI Txorierri programaren bidez, eta Txorierriko Mankomunitatearekin batera, hedapenean eta profilak bereganatzen laguntzen du.
Zehazki, Global Trainingek aukera ematen die enpresei beren proiektua gazte profesionalekin garatzeko, hamaika edo hamabi hilabeteko epean, atzerriko herrialde batean. Hala, bekak lehen sei hiletako egonaldi-kostuak estaltzen ditu, 1.400 eurokoak, eta enpresak konpromisoa hartzen du egonaldia beste bost edo sei hilabetez luzatzeko.
Global Training bekaren izangaiek bete beharreko eskakizunak hauek dira: 30 urte baino gutxiago izatea, goi mailako heziketa-ziklo bat, diplomatura, lizentzia edo unibertsitate-gradu bat izatea, ingeleseko C1 maila edo baliokidea izatea, eta 50 orduko prestakuntza-ikastaro bat egitea. Izangaien profilak askotarikoak dira: ingeniaritza, enpresa-administrazioa, nazioarteko merkataritza, informatika, eta abar. Enpresak has daitezke dagoeneko euren nazioarteko proiektuen hautagaitzak aurkezten, non gazte bat kontratatu nahi baitute. EGAZ Txorierrik Txorierriko eskualdean kudeatuko ditu hautagaitza horiek.
Iruzkin berriak