Irailean, Hazilanen edizio berria, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzeko

Irailean, Hazilanen edizio berria, konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatzeko

Irailaren 17an jarriko da abian EGAZ Txorierrin Hazilan proiektuaren edizio berria. Konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatuko dira bertan, coaching tekniken eta metodologia berritzaileen bitartez (besteak beste, Lego Serious Play), goi-mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte arteko langabeak aktibatzeko asmoz.

Ikastaroa % 50ean finantzatzen dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta 80 ordu izango ditu.

Proiektuaren azken edizioan parte hartu duten pertsonak, eta prestakuntza otsailean eta martxoan osatu dutenak, praktikak egiten ari dira jada enpresa laguntzaileetan, hala nola Cramix eta Roxall enpresetan. Gainera, parte-hartzaile bat enpresa batean hasi da lanean kontratupean, eta beste batek Txorierri beka bat eskuratu du praktikak egiteko sei hilabetez.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>