Irailaren 12an, Hazilan gaitasunen ikastaroaren (enpresetako praktikak eta guzti) inguruko hitzaldi informatiboa egingo da, laster hasiko baita haren zazpigarren edizioa

Irailaren 12an, Hazilan gaitasunen ikastaroaren (enpresetako praktikak eta guzti) inguruko hitzaldi informatiboa egingo da, laster hasiko baita haren zazpigarren edizioa

Datorren asteazkenean, irailaren 12an, EGAZ Txorierrik hitzaldi informatibo bat emango du Hazilan gaitasun pertsonalen ikastaroaren gainean. Txorierriko langabeentzat da ikastaro hori, eta 80 prestakuntza- eta enpresetako praktika-ordu izango ditu. Irailaren 17an hasiko da.

Ikastaro horretan, goi-mailako prestakuntza duten 20 eta 44 urte bitarteko pertsonak prestatuko dira curriculumean agertzen ez diren baina lan-merkatuan ezinbestekoak diren gaitasun sozial eta profesionaletan. Gainera, aukera emango zaie nahi duten lanpostuan esperientzia lortzeko.

Ikastaroak sei hilabete iraungo du, eta haren xehetasun guztiak irailaren 12ko hitzaldi informatiboan emango dira, 11:00etatik aurrera. Hitzaldira joan nahi dutenek hemen eman dezakete izena.

Ikastaroan izena emateko epea ere irekita dago, eta EGAZ Txorierrin egin daiteke. Han emango da programaren prestakuntza-fasea, irailaren 17tik urriaren 5era, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroa erdi bana finantzatu dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta guztira prestakuntza integraleko 80 ordukoa izango da. Prestakuntza praktikoa izango da; pertsonaren gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzeari eta lan-merkatuan kokatzeari begirako alderdi guztiak landuko dira.

Gainera, 15 orduko banakako tutoretzak izango dira, banan-banango segimenduarekin, helburua finkatzeko eta pertsonaren prozesuaren bilakaera baloratzeko. Ondoren, ‘Kokatu’ fasean praktikak egin ahal izango dira sektoreko enpresetan, 2 eta 6 hilabete artekoak.

Proiektuaren aurreko edizioan prestakuntza otsail eta martxo bitartean egin zen, eta parte-hartzaileetako bat enpresa batean sartu zen, kontratuarekin, eta beste batek Txorierri Beka bat lortu zuen, sei hilabetez praktikak egiteko.

IZEN_EMATEA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>