Inguruko institutuei gomendatuko nieke programan parte hartzea

Inguruko institutuei gomendatuko nieke programan parte hartzea

Carmen Urlezaga ez da berria arlo honetan. Bigarren urtea da Derioko Institutuak “Ezagutu Aukeratzeko” programan parte hartzen duena. Bertako orientatzailea da. Azken urteetan, arlo profesionalean, akademikoan eta profesionalean aholkatu eta bideratu ditu DBHko eta Batxilergoko ikasleak.

Nola izan zenuen “Ezagutu Aukeratzeko” programaren berri?
Isabelen bidez (Egazen Ezagutu Aukeratzeko programaren arduraduna) eta Txorierriko beste ikastetxe batzuekin eginiko bilera baten bidez izan nuen programaren berri. Bertan azaldu ziguten proiektua zertan datzan, eta oso ideia interesgarria iruditu zitzaigun.

Zerk bultzatu zaitu programan parte hartzera?
Proiektu honetan parte hartzera animatu gara, ikasleek zuzenean profesionalekin esperientzia izateko, baita zuzenean enpresetara joateko eta, egiten ari diren batxilergoaren eta euren interesen arabera, geroago praktikak egingo dituzten enpresak ezagutu ahal izateko ere.

Zer deritzozu programari?
Oso esperientzia pozgarria izaten ari da, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Aurten bigarren urtez ari gara parte hartzen, eta ezin interesgarriagoa iruditzen zaigu enpresak ezagutu ahal izatea, bereziki Txorierrikoak, horiek baitira inguruan dauden enpresak.

Beste institutu batzuei gomendatuko zenieke hurrengo edizioetan parte hartzea?
Bai, jakina, zalantzarik gabe. Batez ere gure inguruko institutuei gomendatuko nieke; izan ere, enpresa asko daude eta ezin hobea da halako programa baten onura jasotzea. Gainera, ez dute joan-etorri askorik egin behar.

Nola uste duzu laguntzen diela gazteei enpresen munduko lehen hurbilketa honetan?
Nik uste dut, programa honen bidez, ikasleek jardun nahi duten lanbidearen benetako ikuspegia izan dezaketela. Gainera, uste dut modu ona dela oraindik zalantzatan dauden horiek eta zein lanbidetan jardun nahi duten argi ez duten horiek gehiago ezagutu eta baztertzen joan ahal izateko.

Gaur egun, pertsona bat kontratatzean, zer da zure ustez gehien balio duena?
Hainbat gauzaren arteko nahasketa da: jarrera, esperientzia eta ikasketak. Gaur egun, curriculumean, nik uste dut tituluek baino gehiago balio duela norberaren esperientziak eta egindakoak; izan ere, orain leku askotan eskatzen dizute zuzenean zure webgunea edo zure sare sozialak jartzeko, jakiteko zein lekutan ibili zaren eta nola lan egiten duzun. Eta ondoren, titulu eta esperientzien gainetik, jarrera dago, hori baita funtsezkoa. Ezinbestekoa da pertsona bat mugitzen ikustea, baita zer egin nahi duen ikustea ere.

Eta, pertsona bakoitzaren ezaugarriei dagokienez, zein abantaila uste duzu dakarrela bideo-CVa eta gaitasunen analisia izateak?
Nire ustez, oso aukera ona da. Gaur egun, aurrerapen handiak izan dira kontratatzeko metodoetan, eta orain enpresek jendearen orrialde pertsonalei begiratzen diete, ikusteko zer egin duten eta nolakoak diren.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>