INDARTUZ WEBINAR DIGITALERAKO GONBIDAPENA: “Marketing digitala: zer egin dezaket?”

INDARTUZ WEBINAR DIGITALERAKO GONBIDAPENA: “Marketing digitala: zer egin dezaket?”

MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian.

Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.

 

Módulo 4 / “Marketing digitala: zer egin dezaket?”

Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin
(Enpresekin batera egingo den Networking batean parte hartzeko aukera)

Osteguna, urriak 29, 15:00etatik 17:00etara

Hizlaria:

foto_webinarMaitane Hernández Iturbe
12 urteko esperientzia merkataritza-azelerazio digitaleko proiektuen kudeaketan eta aholkularitzan euskal industria-enpresetan (makina/erreminta, ekipamendu-ondasunak, azpikontratazioa, aeroespaziala, automobilgintza, ingeniaritzak, nekazaritzako elikagai-enpresak, etab.), baita nazioarteko proiektuetan ere (meatzaritza eta oil&gaseko sektoreko enpresak batik bat). 2010ean, Weroi Digital SL elogo_webinarnpresaren bazkide sortzaile eta kudeatzaile bihurtu zen. Enpresa horrek merkataritza-estrategia digitalak integratzen ditu industria-enpresen ohiko merkataritza-sailetan, eta gaur egun erantzukizun horri eusten dio. Horrez gain, bere curriculumean honako hauek nabarmentzen dira: Hasten Ventures AIE-n fast track channels delakoaren buru izatea, nazioartekotzeko eta inbertitzeko proiektuetan, eta Intertek-en Europako merkaturako marketin digitalaren arduradun izatea. Multinazional amerikar hori 110 herrialde baino gehiagotan aritzen da eta hainbat sektoretan espezializatuta dago ziurtapenean, analisian eta entseguetan. Ingeles Filologian eta EMBAn lizentziaduna ESICen.

Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari.

Webinarren edukiak:
Zaila egiten zaizu merkataritza-prospekzioak egiteko bidaiatzea? Enpresen merkataritza-jarduerak ez du zertan eten garai hauetan. Aitzitik, enpresa asko kanal digitalera bideratzen ari dira bidaia horietarako aurreikusitako aurrekontu-partidak. Hori aukera ona izan daiteke unean uneko merkataritza-ekintza digitalak garatu eta epe laburrean emaitzak lortzeko. Webinar honetan, internet merkataritza-jarduera tradizionalaren alternatiba gisa aztertuko dugu, eta B2B inguruko enpresen benetako kasuak ikusiko ditugu. Enpresa horiek merkataritza-estrategia digitalak txertatu dituzte beren ohiko merkataritza-eragiketetan, eta oso emaitza onak lortu dituzte (atzemandako negozio-aukera kualifikatuak > eskaintzak > eskaerak). Internetek negozioa erakartzeko bide alternatibo gisa duen potentziala ezagutuko dugu.

Programa:

  • Webinarraren aurkezpena .
  • Sarrera.
  • Ekosistema digitales dagoen meerkat potentiaal aztertzea.
  • Nola txertatu kanal digitala ohiko salmenta-prozesuetan
  • Kasu arrakastatsuak
  • Zalantzak argitzea

Zalantzak argitzea: Saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak helarazteko, eta planteatutako gai guztiei erantzungo zaie.

Inskripzioa: Parte hartzeko HEMEN eman behar duzu izena (baterako formularioa), eta horretarako azken eguna 2020ko urriaren 28a izango da.

Zure parte-hartzea onartu ondoren, gonbidapen-esteka jasoko duzu zure posta elektronikoan.

Antolaketa arrazoiak direla-eta, eta plazak mugatuak direnez, erantzukizuna eskatzen dizugu, eta zure plaza berretsi ondoren, izena ematen duzun webwinarrean parte har ezazu , zure parte-hartzea baitaukagu. Parte hartu ezin baduzu, abisatzeko eskatzen dizugu, beste enpresa bati parte hartzeko aukera eskaini ahal izateko.

Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.38.16

Harremanetarako:

  Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95

  Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16

   Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70

  Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44

  Idoia Belasko 
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40

   Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12

   Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38

Diru-laguntzaileak:

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>